Azkarrago, eta gorago marearen kontra...Haurrock taldea!
2016ko Azaroaren 24a
Haurrock taldeak, aurten 15 urte betetzen ditu. Arbona eta Larresoro aldeko haurrek osatu taldeak, "Iep" deitu 5. diska argitaratu du.
7 kantu berri eta aintzineko diskoetako kantu hautaketa bat proposatua da. Jondoni Martineko besten kari azaroaren 27an, igande arratsaldean 4ak30 tan diskoa aurkeztuko du taldeak Larresoron. Maialen Alfaro eta Les Frères Ingals, diskoan parte hartu duten taldeak hor izanen dira ere.
Panpi mintzatu da Haurrockeko haur batzuekin, eta Arantxa Hirigoyen kantu idazlearekin: