BERRIAK

Lan txandak euskaraz bermatzeko formakuntza bat, Herri Urratseko buraso laguntzaileentzat

lan_txandak_euskaraz_bermatzeko_formakuntza_bat_herri_urratseko_buraso_laguntzaileentzat

MP3 jaitsi

Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen festa hurbiltzen delarik, Seaskak tailer bat proposatzen du maiatzaren 3an, euskara ez dakiten burasoentzat, edo euskaraz eroso ez direnentzat.

Ostatuan, janari salmentan edo aparkalekuen postuetan lanean ari dira urtero ikastoletako burasoak, bainan denek ez dutelako euskaraz aritzeko ohiturarik, pare bat orduko iniziazio bat proposatzen dute, Plazara Kooperatibarekin.

Izen emateak apirilaren 30a arte egiten ahal dira lmadariaga@seaska.eus helbidera idatziz.

Leiane Madariaga Seaskako euskara teknikariarekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.

2024ko Apirilaren 25a

BERRIAK

"Dantz'Hari, ez da gaurko argazkia bakarrik, Zirikolatzen ibilbide osoa da, hari hori erakutsi nahi izan dugu"

_dantz_hari_ez_da_gaurko_argazkia_bakarrik_zirikolatzen_ibilbide_osoa_da_hari_hori_erakutsi_nahi_izan_dugu_

MP3 jaitsi

Zirikolatz Senpereko dantza taldeak bere 45 urteak ospatuko ditu apirilaren 26 eta 27 honetan. Dantz'Hari dantza ikusgarria proposatuko dute bi egunez segidan, 8 eta 76 urte artean dituzten ehun bat senpertarrek.

Liburu bat ere argitaratu dute, Henri Duhau, Zirikolatz elkarteko lehen presidenteak egin duen artxibatze eta biltze lanari esker.

Arantxa Idiederrek hitz egin du Paxkal Duhau Zirikolatz elkarteko kide, eta txistulariarekin.

2024ko Apirilaren 23a

BERRIAK

“Nahi genuen Iparraldeko rapa konkistatu”

_nahi_genuen_iparraldeko_rapa_konkistatu_

MP3 jaitsi

RTZ kolektiboak bere lehen disko laburra aterako du ostiralean apirilaren 19an. Baionako Zizpa gaztetxean egiten zituzten rap tailerretan elkartu dira lau kideak: Petri, OPH, Frel Asiat eta TLM.

7 kantuz osatu Konkista EPan, kantu gehienak euskaraz dira, eta zati batzu frantsesez. Trap, Drill eta Boombap doinuak, ostiral honetan Hazparneko Xuriatean egingo duten kontzertuan aurkeztuko dutena.

Arantxa Idieder Xabi Petri Petri eta Iban Uranga Frel Asiat taldeko bi kiderekin mintzatu da.

Diskoko lehen kantua, Konkista entzun elkarriketa bukeran...;)

2024ko Apirilaren 18a

BERRIAK

“Piarres Larzabal ekintzailea zen, bere bizi guzian saiatu da jendearengandik hurbil bizitzen eta laguntzen”

_piarres_larzabal_ekintzailea_zen_bere_bizi_guzian_saiatu_da_jendearengandik_hurbil_bizitzen_eta_laguntzen_

MP3 jaitsi

Piarres Larzabal 1915ean sortu eta 73 urte berantago Azkainen bere sorterrian zendu zen.

Apeza, euskal literaturaren figura, euskaltzaina, antzerkigintzaren bitartez bereziki ezagutua - 120 antzezlan idatzi zituen – Piarres Larzabal gogora ekarriko dute berriz ostiralean apirilaren 19an Biltokin izango den hitzaldian.

Euskaltzaindiak antolatu gaualdian, Ixabel Etxeberria, Jon Casenave eta Daniel Landart egongo dira. Ixabel Etxeberria euskara eta euskal literaturako doktore, ikerlarieta idazlearekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.


2024ko Apirilaren 16a

BERRIAK

Ikusgarri handi bat, Iparraldeko Dantzari egunarentzat Hendaian

ikusgarri_handi_bat_iparraldeko_dantzari_egunarentzat_hendaian

MP3 jaitsi

Iparraldeko Dantzari eguna iraganen da Hendaian larunbat honetan apirilaren 13an. Akelarre dantza taldea eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak elkarlanean antolatzen dute eguna.

Dantzari Ttiki haurrei zuzendu eguna delarik, larunbat honetako egunak nerabezarotik helduenera heltzeko asmoa du. 10:00etatik aitzina dantza eta ikusgarria, 14:00etan bazkari alaitua arratsaldean dantza desafioak eta 20:00tan dantzaldia Holako Deluxekin.

IDBko Ihintza Irungarai eta Pierre Latasak hitzordua aipatu diote Panpi Mercapideri.

2024ko Apirilaren 12a

BERRIAK

Intxaurra, Lesakako Mairu Antzerki Tailerra taldearen antzezlana igandean Azkainen

intxaurra_lesakako_mairu_antzerki_tailerra_taldearen_antzezlana_igandean_azkainen

MP3 jaitsi

Terexak eritasun bat badu, bainan bera, bere intxaurrondoaren osasunagatik kezkatuagoa da.

Hau da, Lesakako Mairu Antzerki tailerra taldearen Intxaurra antzerkiaren abiapuntua. Intxaurra antzerkia, igande honetan apirilaren 14an emanen dute Azkaingo St Ignace opor zentroan, arratsaldeko 5etan.

Antzerkia idatzi duen Gaizka Sarasolarekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.

Sartzeak salgai izango dira egunean bertan: Helduak (15 urte +) 10€ - Prezio apalak 5€. Erreserbak Azkaingo Herriko Etxean 05.59.54.66.89


2024ko Apirilaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016