BERRIAK

"Mikel Laboarekin Bat" egiten du Odon Nobliak

_mikel_laboarekin_bat_egiten_du_odon_nobliak

MP3 jaitsi

Odon Noblia zizelkari, kantari, musikariak aktualitaterat ekartzen ditu 2 proiektu. Aipatuko duguna, idatzi duen eleberri bat da. Noktaki taldearekin aldiz 2. diskoa ere argitaratu du uda honetan.

"Mikel Laboarekin bat" deitu duen liburua aurkeztu digu. Azalean bere arte lan baten argazkia agertzen da:

2023ko Agorrilaren 25a

BERRIAK

Drainatze linfatikoa eta eseritako Amma praktikatzen ditu Maika Herediak

drainatze_linfatikoa_eta_eseritako_amma_praktikatzen_ditu_maika_herediak

MP3 jaitsi

Maika Herediak aipatu dizkigu praktikatzen dituen 2 ongi izate arta.

Renata Françaren Drainatze linfatiko metodoa eta Eseritako Amma. Joan den ekainetik instalatua da.

Urruñako bere kabinetea, Lantegia bidearen 5. du. Idekia da astelehen eta larunbat arratsaldez; astezken eta ostiral goizez.

Hitzordua hartzeko: 06 43 83 21 99

2023ko Agorrilaren 23a

BERRIAK

Historiak Istorio, 20 urteren buruan Kabalkada berria Luhuson

historiak_istorio_20_urteren_buruan_kabalkada_berria_luhuson

MP3 jaitsi

Aste buru honetan "Historiak Istorio" deitu Luhusoko kabalkada izanen da agorrilaren 26an lehen aldikotz 18tan.

Toki guziak salduak izan dira bi ikusgarriarentzat!

Ondokoa irailaren 2an izanen da 17tan.

Azken prestaketak dituzte Luhustarrek.

Xermin Camblong, Idoia Mentaberry eta Jessica Larronde antzerkilariekin mintzatu gira.

Bainan lehenik Patox Marianne dantzaz arduratu denak lan luze hau aipatu digu.



2023ko Agorrilaren 22a

BERRIAK

"Baratzea ezinbestekoa izango da gure Hazi Ttipiak haurtzaindegian, proiektu pedagogikoan sartzen da"

_baratzea_ezinbestekoa_izango_da_gure_hazi_ttipiak_haurtzaindegian_proiektu_pedagogikoan_sartzen_da_

MP3 jaitsi

MAM haurtzaindegi bat nahi dute muntatu Lisa Garra eta Amandine Cazaux-k.

Bi lagunak, ttipitan elkarrekin ziren eskolan, eta berriz elkartu dira, euskara ikasten ari zirela, formakuntza intentsiboan. Biek ber proiektua zuten, MAM haurtzaindegi bat, osoki euskaraz izango zena idekitzea.

Bata Beskoitzen bizi, bigarrena Urketan, inguruko sektorean ideki nahi lukete beraz, 12 haur hartuko dituen Hazi Ttipiak deitu MAM hori. 120 metro karratuko egoitza bat behar dute, eta ezinbesteko baldintza da bientzat, baratzea ukan dezan, beraien proiektu pedagogikoan sartzen delako. Arantxa Idieder, mintzatu da bi haurtzainekin.

2023ko Agorrilaren 18a

BERRIAK

Las ferias de Itsasu!!

las_ferias_de_itsasu_

MP3 jaitsi

Ostirale gau honetan hasi eta agorrilaren 23a arte iraunen dute Itsasuko bestek.

Besta komiteak elkarlana eramaiten du Goxoki gaztetxearekin. Gau guziak gaztetxean finitzen dira.

Itsasuko besta Komiteko Haize Albor eta Goxokiko Jenofa Parachourekin egitaraua aipatu dugu.

Lehenik ostiraleko gaua, hau beti Goxokiren gain da.

2023ko Agorrilaren 18a

BERRIAK

Luhuso besta giroan kabalkada aitzin

luhuso_besta_giroan_kabalkada_aitzin

MP3 jaitsi

Agorrilaren 11tik 15era, Luhusoko bestak izanen dira. Besta komite aktiboak, 60 kide ditu.

5 eguneko egitarau aberatsa aipatu digute Xania Marianne, Maialen Lazkarai eta Ellande Dupuyk.

Eta aurten kabalkada urtea baitute ere Luhustarrek, dena egin ahal izan dutela erran dauku Ellande Dupuyk:

2023ko Agorrilaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016