BERRIAK

Inesa de Gaxen pastorala prestatzen ari dira Xarnegu eskualdean

inesa_de_gaxen_pastorala_prestatzen_ari_dira_xarnegu_eskualdean

MP3 jaitsi

“Etxe bakoitzean bada kultura euskalduna eta gaskoia, mugarik ez da” Inesa de Gaxen pastoralaren Pantxika Urruti errejentaren hitzak dira, igandeko errepikan bilduak.

Bi astero Bastidan edo Bardozen elkartzen dira, Ekainaren 15 eta 16an lehen aldiz aurkeztuko duten pastoraleko 105 arizaleak. Euskaraz eta gaskoiez aurkeztuko dute Xarnegu eskualdeko pastorala. Itxaro Bordak euskarazko partea idatzi du, eta Ivan Bareyrek gaskoirerazkoa.

De Lancren garaian, etengabe akusatua bainan beti ukatu zuen sorginkeria Inesa Gaxenek. Gogorki zigortu zutena, Hondarribiatik bidali zuten ontzi batean eta desagertu zen.

Arantxa Idieder izan da Bardozeko errepikan, eta hauekin hitz egin du: Pantxika Urruty errejenta, Bastidako Marie Claude eta Cécile gaskoinak, Bastidako Martine, Bardozeko Dominique artzaina, Mailina Barbara-Agor Inesa nerabearen rola duena, Hazparneko Joel Lorda Inesaren esposa, Bardozeko xiberotarra Colette eta Beskoitzeko Xabi.


2024ko Martxoaren 04a

BERRIAK

Ana Sarria Muxika: “Iduritzen zait ainitz mintzo girela jendarte huntan bainan ez girela ainitz entzuten”

ana_sarria_muxika_iduritzen_zait_ainitz_mintzo_girela_jendarte_huntan_bainan_ez_girela_ainitz_entzuten_

MP3 jaitsi

Podkastak ez dira eskas sarean, irratienak alde batetik bainan bestetik norbanakoenak ere badira.

Ana Sarria Muxika senpertarra, 2023ko ekainean hasi zen berea ere sarean hedatzen: Pentsaerak podkasta.

25 urte dituen Ana Sarria Muxika lanbidez psikologoa da, eta ikasketen garaian egin zituen elkarrizketa batzuen ondotik piztu zitzaion gogoa podkasta baten sortzeko.

Podkast bakotxaren abiapuntua hitz bat da, pertsona bati egiten dion galdera berarekin “Zer da zuretzat?”. Arantxa Idiederrek hitzekin du emankizun egilearekin.

2024ko Martxoaren 01a

BERRIAK

Ourquia eta Usarralde Pasakako txapeldun berriak

ourquia_eta_usarralde_pasakako_txapeldun_berriak

MP3 jaitsi

Pasakan, txapeldun berriak ditu Iparraldeko Pilota Batzordeak, lehen mailan.

Igandean otsailaren 25ean Senpereko trinketean, iragarpen guzien kontra, Urruñako Urkia eta Usarralde nagusitu zitzaien, orain arte txapel guziak bildu zituzten Albistur eta Dutaret-i.

Azken emaitza, 13 joko eta 10 izan da bainan publiko arras gutti bildu zen Gantxiki trinketean. Olatz Idoate, Laurent Albistur galtzailearekin eta Jean Michel Garaiar Iparraldeko Batzordeko presidentearekin solastatu da

2024ko Otsailaren 26a

BERRIAK

"Helburua da Xarearen ikusgarritasuna agerraraztea"

_helburua_da_xarearen_ikusgarritasuna_agerraraztea_

MP3 jaitsi

Noizbait pilota batasunak bultzaturik, zirkuitoko pilotari hoberenak ikusten ahalko dira asteburu huntatik goiti Hazparne aldean.

Xareko Masters-en edizio berria larunbat honetan otsailaren 24an hasiko da Berria trinketean. Aste batez, ondoko larunbat arte, egun guziz izanen dira xareko partidak. Olatz Idoate, jokolari eta antolatzaile den Jon Larrondekin solastatu da.

2024ko Otsailaren 23a

BERRIAK

Badum48: bi eguneko musika desafioa martxoko lehen asteburuan

badum48_bi_eguneko_musika_desafioa_martxoko_lehen_asteburuan

MP3 jaitsi

Ez da musika lehiaketa bat, desafio bat baizik.

Badum 48 Gure Kulturak-Nos Cultures irratiak proposatzen duen musika desafioa da, martxoaren leheneko gauean hasi eta igande gauean martxoaren 3an bururatuko dena.

Nos Cultures Bordelen emititzen duen irrati numerikoa da, euskaraz, okzitanieraz eta frantsesez ari dena. Mattin Perez irratiko langileak bultzatzen du desafio hau, jada duela zonbait urte Gure Irratian langile zelarik antolatu zuena, Arantxa Idieder:

Beste musikari lagun batzu bilatzen badituzue desafioan parte hartzeko, jakin posible dela ere, lotura berean beste pertsona batzu atzematea. Eta duela oznbait urte antolatu Musikatxiloaldiaren kantu batzu hemen.

2024ko Otsailaren 20a

BERRIAK

Iñaxi Garate: Erlezain izateko bidean

inaxi_garate_erlezain_izateko_bidean

MP3 jaitsi

Laborari alaba, Sara eta Anhauzen artean bizi, Iñaxi Garatek 28 urtetan erlezain izateko proiektua abiatua du.

Azken urte hauek, bere burua formatzen pasa ditu, izan Sara, Senpere edota Urdiñarben; momentuz erle gutti batzu erosiak baditu ere, bere helburua hortaz bizitzea da. Olatz Idoate, Sarako aitaren etxaldera izan da, harekin solastatzeko.

2024ko Otsailaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016