BERRIAK

Badum48: bi eguneko musika desafioa martxoko lehen asteburuan

badum48_bi_eguneko_musika_desafioa_martxoko_lehen_asteburuan

MP3 jaitsi

Ez da musika lehiaketa bat, desafio bat baizik.

Badum 48 Gure Kulturak-Nos Cultures irratiak proposatzen duen musika desafioa da, martxoaren leheneko gauean hasi eta igande gauean martxoaren 3an bururatuko dena.

Nos Cultures Bordelen emititzen duen irrati numerikoa da, euskaraz, okzitanieraz eta frantsesez ari dena. Mattin Perez irratiko langileak bultzatzen du desafio hau, jada duela zonbait urte Gure Irratian langile zelarik antolatu zuena, Arantxa Idieder:

Beste musikari lagun batzu bilatzen badituzue desafioan parte hartzeko, jakin posible dela ere, lotura berean beste pertsona batzu atzematea. Eta duela oznbait urte antolatu Musikatxiloaldiaren kantu batzu hemen.

2024ko Otsailaren 20a

BERRIAK

Iñaxi Garate: Erlezain izateko bidean

inaxi_garate_erlezain_izateko_bidean

MP3 jaitsi

Laborari alaba, Sara eta Anhauzen artean bizi, Iñaxi Garatek 28 urtetan erlezain izateko proiektua abiatua du.

Azken urte hauek, bere burua formatzen pasa ditu, izan Sara, Senpere edota Urdiñarben; momentuz erle gutti batzu erosiak baditu ere, bere helburua hortaz bizitzea da. Olatz Idoate, Sarako aitaren etxaldera izan da, harekin solastatzeko.

2024ko Otsailaren 16a

BERRIAK

Hartzaro festibalaren bukaera markatzen duen Astearte inaute

hartzaro_festibalaren_bukaera_markatzen_duen_astearte_inaute

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Hartzaro festibalaren azken eguna, astearte inauteria.

Astearte gizena, egun garrantzitsua izaten da festibalarentzat, funtsean honen oinarrian baita ere.

Zanpantzarren auziak urtero ehundaka pertsona ekartzen ditu Purguko plazara, eta aitzin jasta gisa ostegun gizena izan zen joan den astean, Tutak gaualdia, lehen tobera batzurekin. Ikastaldian egon den Oihane Irigoien gazteak elkarrizketatu ditu Xabi Etxegarai eta Aitor Lagrenade aktoreak.

2024ko Otsailaren 12a

BERRIAK

Una Fiara Nova korsikar taldea Zuraiden ariko da igandean

una_fiara_nova_korsikar_taldea_zuraiden_ariko_da_igandean

MP3 jaitsi

Korsikar polifoniak entzuteko parada izanen da igande honetan Zuraiden.

Kostagaraia elkarteak antolaturik Una Fiara Nova boskotea Zuraideko Elizan ariko da arratsaldeko 5etan. Elkartearen sos konduak hobetzeko asmotan antolatzen dute ekimena eta korsikarrak aintzin Brililiak taldea ere ariko da kantuz.

Kontzertuaz eta elkarteaz solastatzeko Eztitxu Goihetxe elkarteko kidearekin egon da Olatz Idoate.

2024ko Otsailaren 09a

BERRIAK

"Etxez-etxe ibili gira Bardozeko ihauteriak aurkezteko, eta jendea motibatzeko"

_etxez_etxe_ibili_gira_bardozeko_ihauteriak_aurkezteko_eta_jendea_motibatzeko_

MP3 jaitsi

Bardozeko ihauteriak iraganen dira larunbat otsailaren 10ean.

Aturri bazterreko herria, Xarnegu eremuan da, eta auzo gaskoinekin ere elkarlanean ari dira urtean zehar. Artea eta kulturaren bidez kohesio soziala egin nahi duen Bardozeko Bilguneak antolatzen ditu lapurtar ihauteak.

Elkarteko kide den Jon Vernier Bareigtsekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.

17:00etatik goiti, desfile handia Erdizka gelatik abiatuko da, eta herriko plazan ondotik Zan Pantzarren auzia, eta Sua Ipurdian Bardozeko dantza famatua ere izango da.

Gaualdia Punpeka taldeak animatuko du.

2024ko Otsailaren 06a

BERRIAK

"Proposatu didate kontratua luzatzea Akizen, biziki kontent naiz"

_proposatu_didate_kontratua_luzatzea_akizen_biziki_kontent_naiz_

MP3 jaitsi

Sei hilabete gehiago egongo da Akizeko errugbi taldean Iban Hiriart-Urruti Kanboar jokalaria.

Joan den irailean, Elvis Levi aztalkariaren ordezkatzeko “joker” medikal gisa izenpetu zuen kontratua Landestar taldearekin, eta berriki jakinarazi diote ofizialki, kontratua heldu den ekainerarte luzatzen diotela.

Iban Hiriart Urrutirekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2024ko Otsailaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016