KRONIKAK
KULTURA

Compartiment numéro 6 filma saristatua, baina...

Compartiment%20numero%206%20filma%20saristatua_%20baina...

Seidi Haarla saristatu dute Compartiment numéro 6 filmarentzat.

MP3 jaitsi (27 Mo)

Illusions Perdues, Balzac-en liburuan oinarritu filma aipatu digu lehenik Otxanda Larzabalek bere kronikan, irudi ederrez osatu ekoizpena.

Compartiment numéro 6 filma ere ikusi du kronikariak, saristatua izan dena baina ez duena Otxanda Larzabal "harrapatu".


2021eko Azaroaren 19a



KRONIKAK
KULTURA

Heldu ala haurrentzat bi film proposamen aste honetan

Heldu%20ala%20haurrentzat%20bi%20film%20proposamen%20aste%20honetan

"Julie (en 12 chapitres)" filmeko aktore nagusia, Renate Reinsve.

MP3 jaitsi (25 Mo)

Julie 12 Chapitres filma aipatuko digu aldi honetan Otxanda Larzabal-Idiart kronikariak, bere aktore lanagatik saristatua izan delarik aktore nagusia.

Eta haurrentzat opor garaia izanki, Le Peuple Loup marrazki biziduna ikustera joan da, eta bere iloba gaztetxoen iritzia ere entzuten ahalko dugu aldi honetan.

Arantxa Idiederri kondatu dio dena.


2021eko Urriaren 29a


KRONIKAK
KULTURA

Bikote baten maitasun istorioa, hirugarren pertsonai batekin : bipolaritatea

Bikote%20baten%20maitasun%20istorioa_%20hirugarren%20pertsonai%20batekin%20:%20bipolaritatea

Les Intranquilles filmeko bi pertsonai nagusiak.

MP3 jaitsi (28 Mo)

Les Intranquilles film frantses belgikarra, amodio istorio bat da, pertsonai gehigarri batekin, Damien-en bipolaritatea.

Bestalde, zinemara joan gabe, etxetik ikusgai diren beste film batzu aipatu dizkigu, tartean, mediatekak eskaintzen duen tresna bati esker.

Otxanda Larzabal-Idiart gure zinema kronikariarekin egon da Arantxa idieder.


2021eko Urriaren 15a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016