KRONIKAK
KULTURA

Heldu ala haurrentzat bi film proposamen aste honetan

heldu_ala_haurrentzat_bi_film_proposamen_aste_honetan

MP3 jaitsi

Julie 12 Chapitres filma aipatuko digu aldi honetan Otxanda Larzabal-Idiart kronikariak, bere aktore lanagatik saristatua izan delarik aktore nagusia.

Eta haurrentzat opor garaia izanki, Le Peuple Loup marrazki biziduna ikustera joan da, eta bere iloba gaztetxoen iritzia ere entzuten ahalko dugu aldi honetan.

Arantxa Idiederri kondatu dio dena.

2021eko Urriaren 29a

KRONIKAK
KULTURA

Ikas-en azoka berezia asteazkenetik aitzina

ikas_en_azoka_berezia_asteazkenetik_aitzina

MP3 jaitsi

Aurten iraganen da Ikas pedagogia zerbitzuak bi urtetarik proposatzen duen azoka berezia.

Ikas-en argitalpenak, liburu edo albumak euro 1, 2 edo 3tan erosten ahalko dituzue urriaren 20tik 22rat.

Xehetasunak emanen dizkio Fred Larrondok, Panpi Mercapideri.

2021eko Urriaren 19a

KRONIKAK
KULTURA

Daniela Albizu euskararen alde, debekuari kontra egin nahian

daniela_albizu_euskararen_alde_debekuari_kontra_egin_nahian

MP3 jaitsi

Daniela Albizu Lapurtarraren bizi-kondaira egin dauku aldi honetan Joseba Aurkenerena gure kronikariak. Euskal kulturan oso errotua ibili zen 20garren mendeko emaztea, eta Urruñak, Lapurdik eta Euskal Herriak ainitz zor diotela azpimarratu nahi izan du Aurkenerenak.

2021eko Urriaren 15a

KRONIKAK
KULTURA

Bikote baten maitasun istorioa, hirugarren pertsonai batekin : bipolaritatea

bikote_baten_maitasun_istorioa_hirugarren_pertsonai_batekin_bipolaritatea

MP3 jaitsi

Les Intranquilles film frantses belgikarra, amodio istorio bat da, pertsonai gehigarri batekin, Damien-en bipolaritatea.

Bestalde, zinemara joan gabe, etxetik ikusgai diren beste film batzu aipatu dizkigu, tartean, mediatekak eskaintzen duen tresna bati esker.

Otxanda Larzabal-Idiart gure zinema kronikariarekin egon da Arantxa idieder.

2021eko Urriaren 15a

KRONIKAK
KULTURA

Korupzioaren ondorioak eta mendi tontorren gainditzeak gaurko gomendioetan

korupzioaren_ondorioak_eta_mendi_tontorren_gainditzeak_gaurko_gomendioetan

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariak L'affaire Collective dokumentala ikusi du eta gomendatzen dauku aste huntan.

Le Sommet des Dieux animazio filmak ere sortu emozioak partekatu dizkigu aldi honetako kronikan.

2021eko Urriaren 04a

KRONIKAK
KULTURA

IKAS-en sartzea argitalpen berriekin

ikas_en_sartzea_argitalpen_berriekin

MP3 jaitsi

IKAS pedagogia zentroarekin duen elkarlanak segitzen du aitzina Gure Irratian.

Aldi honetan, sartzea, argitalpen saileko berriak, heldu diren azokak eta Uztaritzeko lan taldea aipatu dauzkigu Aines Dufau zuzendariak.

2021eko Urriaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016