KRONIKAK
KULTURA

Idazketa tailerrak antolatuko ditu aurten Miarritzeko mediatekak

idazketa_tailerrak_antolatuko_ditu_aurten_miarritzeko_mediatekak

MP3 jaitsi

Miarritzeko mediatekatik hilabetero berriz entzunen dugu Nora Arbelbide. Aldi huntan, bi hitzordu aipatuko dauzkigu:

Lehena, Irailaren 25eko IDAZKETA TAILERRA, Amaiur Epherrek emanik. Eta bigarrena bezperan, irailaren 24-ko mintzaldian,zein errealitate gordetzen duten LGBTIQ+ fobiekaipatuko dute.

Nora Arbelbiderekin elekatu da Kriztof Arotzarena.


2021eko Irailaren 24a

KRONIKAK
KULTURA

Galapagoako Floreana uhartea barkoxtarrena ote da?

galapagoako_floreana_uhartea_barkoxtarrena_ote_da_

MP3 jaitsi

Leon ûœthürbürü barkoxtarra, gazte-gazterik, Ameriketara joan zen bizi hobe baten bila. Ekuadorren, hainbat negoziotan abilki sarturik, diru ainitz egin zuen xiberotarrak, eta 1853an 50 urte zituela, Barkoxera itzuli zen, eri eta diruz beterik. Hil zelarik, testamentuan ongi azaldurik, Galapago uharteetako Floreana irlaren 173 km2 utzi zizkion Barkoxeko herriari. Bainan Barkoxtarrek ez dute oraindik herentzia hori eskuratu ahal izan.

Joseba Aurkenerenak gehiago kondatzen dauku.

2021eko Irailaren 17a

KRONIKAK
KULTURA

Otxanda Larzabal, gure zinema kronikaria izango da aurten

otxanda_larzabal_gure_zinema_kronikaria_izango_da_aurten

MP3 jaitsi

Akelarreko sorginak, Euskal Herrian filmatutakoa aipatu digu lehenik Otxanda Larzabal kronikariak. Bi astero gurekin izango da, berak ikusi bi film aipatzeko, bere iritzia emateko.

Film dokumental bat ere gomendatzen digu aste honetan, Les Indes Galantes Clément Cogitore-na.

2021eko Irailaren 17a

KRONIKAK
KULTURA

Euskal jatorria duen 'silhouette" frantses hitzaz

euskal_jatorria_duen_silhouette_frantses_hitzaz

MP3 jaitsi

Silhouette frantses hitzak euskal jatorria duela azaldu digu egun, Joseba Aurkenerenak À¢Â€Â“ Ixtebe XILOETA 18. Mendeko zinematografoaren aintzindarietarik izan zenaren bizi-kondaira egin dauku.

2021eko Ekainaren 25a

KRONIKAK
KULTURA

Haur eta gazteentzako bi liburu gomendio

haur_eta_gazteentzako_bi_liburu_gomendio

MP3 jaitsi

Trumoiaren Alaba eta BIGA liburuak aipatuko dauzkigu Uztaritzeko IKAS zentroko Elise Diletek.

2021eko Ekainaren 18a

KRONIKAK
KULTURA

Liburutegiak zergatik sortu zituzten?

liburutegiak_zergatik_sortu_zituzten_

MP3 jaitsi

Liburutegien Historiaz mintzatu zauku Nora Arbelbide kronikaria, eta Miarritzeko Mediatekako langilea.

Jesu Kristo aintzineko Alexandriako liburutegitik, Donapaleuko Manex Erdozaintzi Etxarten liburutegira eramanen gaitu, liburutegien lekua gure gizartea eta podere polikoari loturik ere tarteka.

2021eko Ekainaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016