KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Gure organismoaren ongizaterako ezinbestekoa den kolesterola

gure_organismoaren_ongizaterako_ezinbestekoa_den_kolesterola

MP3 jaitsi

Kolesterolak irudi txarra du, garai batez gure gorputzaren ongizatearen mamu beltza zen.

Alta kolesterola ezinbestekoa dugu, bi mota nagusi desberdintzen ahal dira, eta hauen arteko oreka ezinbestekoa dela uste du Ihitza Parotek.

2023ko Otsailaren 09a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Filma biziki xarmanta da"

_filma_biziki_xarmanta_da_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiarten kronikan bi film:

  • Asada Family Ryôta Nakanoren japoniar filma, hunkigarria ainitzentzat, ez hainbeste aldiz gure kronikariarentzat.
  • Youssef Salem à du Succes Baya Kasmiren frantses filma, Otxandak gustukoa izan duena.

2023ko Otsailaren 08a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Euskal Herriak ez dezan galdu bere Iparra"

_euskal_herriak_ez_dezan_galdu_bere_iparra_

MP3 jaitsi

Nora Arbelbidek bere hilabeteko kronikan, testu laginak biltzen dituen liburu bat aipatu digu.

Xabier Monasterio bilboarrak, Iparreko Eleak liburuan, Ipar Euskal Herriko 28 idazleren testu laginak bildu ditu, eta laburzki komentatu. Axular, Etxepare edota Hiriart Urruti hor dira, bainan ezagutzen dituzueMari Luisa Erdozio, Mariana Etxegarai, eta Mariana Argain?

Arantxa Idieder joan da Nora Arbelbideren gana.

2023ko Otsailaren 06a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Dirua kudeatzeako denek ditugu manera desberdinak, gatazka iturri izaten ahal da bikotean"

_dirua_kudeatzeako_denek_ditugu_manera_desberdinak_gatazka_iturri_izaten_ahal_da_bikotean_

MP3 jaitsi

Finantzekiko nortasunak aipatu dizkigu hilabete honetan, Beltzane Obanos kronikariak. Joera desberdinak izaten ahal ditugulako, gure nortasunaren arabera, diruarekiko eta bikotean arazoak sortzen ahal ditu.

Sahutzailea eta aurrezlea dira usaiazko profilak, beste hiru profil ere aipatu dizkiugu Beltzane Obanosek: Saiheslea, Metatzailea eta Fraidea edo Serora.

2023ko Otsailaren 02a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

Hemengoa ez den fruitua da gaztaina, bainan gure inguramenari egokitu dena

hemengoa_ez_den_fruitua_da_gaztaina_bainan_gure_inguramenari_egokitu_dena

MP3 jaitsi

Gaztainaz aritu da Gabriel Durruty kronikaria.

Garai batez usaiazko jakia zen fruitua, etxe ondoko oihanean biltzen zena. Euskal Herrian nola sartu den arbola, nola erabiltzen den, eta ze egoeratan den aipatu ditu Kattalin Indabururekin.


2023ko Otsailaren 01a

KRONIKAK
XABI ETXEBERRI | MUSIKA

Ensemble 0 : kontzertu birak trenez eta bizikletaz bakarrik egiten dituen hirukotea

ensemble_0_kontzertu_birak_trenez_eta_bizikletaz_bakarrik_egiten_dituen_hirukotea

MP3 jaitsi

Ensemble 0 taldea aipatu digu aldi huntan Xabi Etxeberri musikari kronikariak, udaberrian Jojoni diskoa aterako duena.

Latitudea abiatzen baita zerotik, proiektu eta norabide desberdinak hartzen dituen musika taldea baita. Musikari kolektibo bat da, gaurko musikan murgiltzen dena, soinu minimalista, errepikakorrak bereziki.

2004an sortu taldeak, gas emisioak ttipitu nahian, bere birak desberdinki pentsatzen eta antolatzen hasi da. Hegazkinik gabeko bidaiak, trenez, bizikletez, instrumentu ahal bezain gutti mugituz.

Xabi Etxeberrirekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2023ko Urtarrilaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016