EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 01 16

adi_2024_01_16

MP3 jaitsi

Neu Troia, Gorka Urbizu, BSRT Kolektiv, Nulled, Folly Group, La Pangola x Aunty Rayzor, The Black Keys, Hoorsees, Idles, Ravage, Coilguns & Birds In Row, Santa Creu

2024ko Urtarrilaren 19a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urtarrilaren 18ko Etxalar eta Baztango berriak

urtarrilaren_18ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2024ko Urtarrilaren 19a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urtarrilaren 19ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urtarrilaren_19ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2024ko Urtarrilaren 19a

BERRIAK

Ziburuko Bixintxo bestak gaur hasten dira

ziburuko_bixintxo_bestak_gaur_hasten_dira

MP3 jaitsi

Urteko lehen herriko bestak izaten dira Ziburuko Bixintxoak, bi asteburuz iraganen direnak aurten ere. Urtarrilaren 19tik, ostiralean hasita, eta ondokoan bururatzeko urtarrilaren 28an, egitarau lodia prestatu du besta komiteak. Olatz idoatek, Unai Etxeberri komiteko kidearekin aipatu du.

Kontzertuen aldetik larunbat honetan, Murgi, Janus Lester, Modus Operandi eta DJ BULL izango dira eta heldu den larunbatean, Esne Beltza.

Baltsan elkarteak ere urtero bezala hitzorduak proposatzen ditu, tarteab larunbta honetan presoen aldeko bazkaria, eta urtarrilaren 26an Kaskatu, Mairü eta DIA Djak.

2024ko Urtarrilaren 19a

BERRIAK

Sabina eta Margaren ihesa Iduzkiloreren antzerki berrian

sabina_eta_margaren_ihesa_iduzkiloreren_antzerki_berrian

MP3 jaitsi

Urtarrilaren 20an Azkainen estreinatuko du Iduzkilore antzerki taldeak IHESI deitzen denantzerki berria.

Bi emazte bide bazterrean. Alde batetik, Sabina. Zahar etxetik ihesi, inposatua izan zaion etorkizunetik ihesi. Beste aldetik, Marga. Familiatik ihesi, hatsik gabeko etxekandere bizitik ihesi. Ihesbidean elkartuz ta norberaren ihesaren funtseri buru eginez, gero berri bat irudikatzen ibiliko dira jakin gabe haien ametsak zein heinetan gauzatuko diren.

Testua, Pierre Palmade eta Christophe Duthuron frantsesena da, Maddi Zubeldiak itzuli diena eta zuzendaritza lanak Maika Etxekoparrek eraman ditu.

Bernadette Iratzoki Luro eta Maider Beheran dira bi aktoreak, eta Ainhoa Elizondo musikan.

Errepika batetara hurbildu da Maia Muruaga eta antzerki honen nondik norakoak biltzen dizkigu

2024ko Urtarrilaren 19a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Scaramuccia gaur eta bihar Larreko gelan

scaramuccia_gaur_eta_bihar_larreko_gelan

MP3 jaitsi

Senpereko berriak hilabetero bezala Elur Alberdirekin herriko etxetik:

  • Larreko gelan, urtarrilaren 19 eta 20an Scaramucciaren obrak
  • Urtarrilaren 28an Là-bas antzerkia, Larrekon 17:00etan
  • Otsailaren 3an ihaute eguna, eta goizean lanbideen foroa ere izango da
  • Elirale konpainiaren Mamuka ikusgarri berria otsailaren 17an


2024ko Urtarrilaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016