BERRIAK

Ainhoa Beti elkartea lagundu, petizioa izenpetuz

ainhoa_beti_elkartea_lagundu_petizioa_izenpetuz

MP3 jaitsi

Aspaldiko gaia da Ainhoako desbideraketa, baina azken urteetan, kutsadura dela eta, herritar batzu azkarki lotu dira arazoari "Ainhoa beti" elkartearen bidez.

Karrika nagusitik milaka auto pasatzen direla salatzen dute eta horri aterabide baten bida dabiltza. Kondaketak egin ditu departamenduak, egunero 6000 eta 9000 auto artean pasatzen omen da karrika nagusitik. Eta horren saihesteko hainbat proposamen izan dira.

Desbideraketak pluralean, momentuan, bi opzio direlako, eta biak ere Senpereko lurretatik pasatzen dira. Senpereko herriko etxea kontra agertu da, eta funtsean Ainhoa Betikoak ere. Corinne Manso, ikastaldian genuen Gure Irratian, Claudine Marticorena eta Ixabel Erremundegi elgarrizketatu ditu.

Eta petizioa izenpetu nahi duenak, Change.org plataforman egin lezake oraino.

2023ko Abenduaren 22a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Abenduaren 22ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

abenduaren_22ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Abenduaren 22a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Filmetik ateratzen zira, zaflako bat bilduta bainan energia batekin ere"

_filmetik_ateratzen_zira_zaflako_bat_bilduta_bainan_energia_batekin_ere_

MP3 jaitsi

Urte bukaerako bi film proposamen, Otxanda Larzabal Idiartek ikusi dituenak:

  • Winter Break, film estatu batuarra, 70garren hamarkadan eguberri garain gertatzen den 3 pertsona "desatseginen" arteko topaketa.
  • Levante, film brasildarra, Bolsonaroren garaian gertatzen den neska gazte baten abortu gogoaren inguruko istorioa, Otxandak zaflako bat bildu duela erran digu.

2023ko Abenduaren 22a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Abenduaren 21eko Etxalar eta Baztango berriak

abenduaren_21eko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Abenduaren 21a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Europa osoan 10.000 Arrano Arrantzale bikote dira, gutti da"

_europa_osoan_10_000_arrano_arrantzale_bikote_dira_gutti_da_

MP3 jaitsi

Errobi bazterrean dira hilabete honetan Julen Jauregi kronikaria eta Olatz Idoate, Larresoro eta Haltsu artean.

Hegazti berezia aipatu nahi izan du MIFENEC-eko animatzaileak, neguan agertzen den arrano arrantzalea. Hezeguneak, erreka guneak gustatzen zaizkio bainan ez du gehiago hemen gaindi gehiago kabirik egiten, pasatzen da bakarrik.


2023ko Abenduaren 21a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Hitzordu desberdinen artean Biarritzen, Mizanbu gaztetxean eguberri gaua kontzertuekin larunbatean

hitzordu_desberdinen_artean_biarritzen_mizanbu_gaztetxean_eguberri_gaua_kontzertuekin_larunbatean

MP3 jaitsi

Renaud Davant, Biarritzeko herriko etxetik hilabete honetako hitzorduak aipatzeko:

  • Olentzero eta Maridomingi abenduaren 23an pasako dira, arratsaldeko 4etatik aitzina
  • Eguberriko gaua Mizanbu gaztetxean, lau kontzerturekin
  • "Miarritze argiz jantzirik" gune desberdinetan argiztapen bereziekin urtero bezala
  • BO Biarritzeko errugbi taldeaz pundua, egoera konplikatuan direlarik, urtarrilaren 5ean Briven kontra ariko dira

2023ko Abenduaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016