BERRIKETARIAK | MAKEA

Azaroaren 22ko Makea eta Lekorneko berriak

azaroaren_22ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Azaroaren 22a

BERRIAK

Arbolaren besta izango da igandean Biriatun

arbolaren_besta_izango_da_igandean_biriatun

MP3 jaitsi

Arbolaren bestaren lehen edizioa iraganen da igande honetan Biriatun.

Egun guzian, arbolaren inguruko merkatua izango da Xoldoren parkinean. Gasnarik ez, barazkirik ez, baina arbola fruitudun, landare iraunkor eta zuhaixka ekoizleak agertuko dira.

Biriatuko Herriko etxearekin batera, OMA elkarteak du hori antolatzen. Olatz Idoate elkarteko bi kiderekin mintzatu da: Audrey Hoc eta Aimar Rodriguez.

2023ko Azaroaren 22a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Erraiten da pastoralaz, arrunt maitatzen dela edo hastiatzen dela, ni lehen kategorian nintzan segidan"

_erraiten_da_pastoralaz_arrunt_maitatzen_dela_edo_hastiatzen_dela_ni_lehen_kategorian_nintzan_segidan_

MP3 jaitsi

Astezken goiz huntan Guillaume Irigoyen gure gomita zen, kazetaritza, kantua, pastorala ere besteak beste aipatu dizkigu.

Frantxua bere anaiarekin, Irigoyen Anaiak bikotea osatzen zuten. Herriz herri ibiltzen ziren eta jakiten zituzten kutzukeriak mikroan umorearekin aipatzen zituztela oroitarazi digu Guillaume Irigoienek.

2023ko Azaroaren 22a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2023 11 21

aspaldiko_gazteak_2023_11_21

MP3 jaitsi

Leire Ihidoy erizainak aipatuko dizkigu adineko jendeak. Noiztik zaharrak bilakatzen gira? garatzen diren eritasunak, erremedioak, lehengoak baino hobeki errespetatuak ote dira gaurko xaharrak? Erretreta sistema edo zoin jarduera adin batetik at? Medikuaren rola, behar bereziak...

Ezagutuko ditugu Marie Rose eta Yvonne, beren lagunekin elkartzen dira astero Urruñako Gizarte Ekintzako Udal Zentroan. Goxo-Toki deitu gunean, sukaldatzen, josten, kantatzen edo kartetan aritzen dira. Etxetik kanpo elkar ikustearen plazerra aipatuko digute. Saioa Ibarboure, herriko CCAS egiturako animatzaileak aipatuko dizkigu sortzen dituzten animazioak.

2023ko Azaroaren 21a

BERRIKETARIAK | SARA

Azaroaren 21eko Sarako berriak

azaroaren_21eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Azaroaren 21a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Martin Agerre eta nortasun ebaspen baten afera

martin_agerre_eta_nortasun_ebaspen_baten_afera

MP3 jaitsi

Martin Agerre 1524an sortu zen Hendaian, beraz, urruñarra zen, 1654 urtera arte ez baitzuen Hendaiak atzeman bere udal independentzia.

Martin Agerreren historia luzea da, eta abenturaz betea, liburu eta filmak ere ekarri dituenak geroztik. Joseba Aurkenerenak kondatu digu.

2023ko Azaroaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016