EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2023 11 21

aspaldiko_gazteak_2023_11_21

MP3 jaitsi

Leire Ihidoy erizainak aipatuko dizkigu adineko jendeak. Noiztik zaharrak bilakatzen gira? garatzen diren eritasunak, erremedioak, lehengoak baino hobeki errespetatuak ote dira gaurko xaharrak? Erretreta sistema edo zoin jarduera adin batetik at? Medikuaren rola, behar bereziak...

Ezagutuko ditugu Marie Rose eta Yvonne, beren lagunekin elkartzen dira astero Urruñako Gizarte Ekintzako Udal Zentroan. Goxo-Toki deitu gunean, sukaldatzen, josten, kantatzen edo kartetan aritzen dira. Etxetik kanpo elkar ikustearen plazerra aipatuko digute. Saioa Ibarboure, herriko CCAS egiturako animatzaileak aipatuko dizkigu sortzen dituzten animazioak.

2023ko Azaroaren 21a

BERRIKETARIAK | SARA

Azaroaren 21eko Sarako berriak

azaroaren_21eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Azaroaren 21a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Martin Agerre eta nortasun ebaspen baten afera

martin_agerre_eta_nortasun_ebaspen_baten_afera

MP3 jaitsi

Martin Agerre 1524an sortu zen Hendaian, beraz, urruñarra zen, 1654 urtera arte ez baitzuen Hendaiak atzeman bere udal independentzia.

Martin Agerreren historia luzea da, eta abenturaz betea, liburu eta filmak ere ekarri dituenak geroztik. Joseba Aurkenerenak kondatu digu.

2023ko Azaroaren 21a

BERRIAK

"Ez nuen inoiz errugbirik egin, ez nuen deus ezagutzen errugbiaz bainan giroan sarturik hasi naiz"

_ez_nuen_inoiz_errugbirik_egin_ez_nuen_deus_ezagutzen_errugbiaz_bainan_giroan_sarturik_hasi_naiz_

MP3 jaitsi

Senperen, errugbian neskek ere jokatzen dute.

Senpere, Donibane Lohizune ala Urruñatik heldu dira jokalariak errugbian aritzera, 35-40 urte dituzte gehienek. Bainan plakatzerik gabeko errugbian ari dira, hunkitzearekin bakarrik.

Bada urte zonbait taldea sortu zutela, baina azken bi sasoi hauetan gorpuztu da. Olatz Idoate, hurbildu da Senpereko errugbi zelaira, eta bertan Joana Haramboure eta Saroia Galarraga jokalariekin hitz egin du.


2023ko Azaroaren 20a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Azaroaren 20ko Itsasuko berriak

azaroaren_20ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Azaroaren 20a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azaroaren 20ko Azkaingo berriak

azaroaren_20ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Azaroaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016