BERRIKETARIAK | SARA

Apirilaren 9ko Sarako berriak

apirilaren_9ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Apirilaren 09a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

“Klasiko bat delarik berriz irakurtzen ahal dugu gaur egungo begiekin, eta dretxo dugu horren egitea”

_klasiko_bat_delarik_berriz_irakurtzen_ahal_dugu_gaur_egungo_begiekin_eta_dretxo_dugu_horren_egitea_

MP3 jaitsi

Jon Miranderen Haur Besoetakoa aipatu digu hilabete honetan Nora Arbelbide kronikariak. Pedofilia, intzestoa edota suizidioa bezalako gaiak jorratzen dituen eleberria, Jon Miranderen bakarra izan zen.

1970an argitaratu zuen testua 10 urte lehenago idatzia zuen, bainan ez zuen nehork lehenago atera nahi izan.

Jon Mirande tabuz inguratua, nazia izan zelako, eta testu higuingarriak zituelako ere, Nora Arbelbidek Haur Besoetako euskal literaturaren klasiko bat dela aipatu dio Arantxa Idiederri. (Kasu Spoiler ttipi bat kronikan, liburua irakurri nahi duzuenentzat!)

Jon Miranderi buruzko Josu Martinezen filma ostegunean, apirilaren 11an aurkeztuko dute Baigorrin 20:30tan, eta ondotik solasean ariko dira Joseba Sarrionandia eta Nora Arbelbiderekin batera.


2024ko Apirilaren 09a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Apirilaren 8ko Azkaingo berriak

apirilaren_8ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2024ko Apirilaren 08a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Posible da helburuen urratsak bazter uztea, emozionalki zaila izan daitekelako"

_posible_da_helburuen_urratsak_bazter_uztea_emozionalki_zaila_izan_daitekelako_

MP3 jaitsi

Beltzane Obanos kronikariak, hilabetero bezala gure dirua kudeatzeko proposamenak egiten dizkigu.

Helburuak finkatu behar dira bainan horretarako amestu behar da, eta garai honetan ezin baldin bada amestu paso egitea proposatzen du Beltzanek. Bestenaz "argazki " bat hartzea proposatzen du, gure ondareaz adibidez (etxea, autoa eta beste).


2024ko Apirilaren 05a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

“Tindu beltz hori, dantzaren lekukotasun bat bezala gelditzen da”

_tindu_beltz_hori_dantzaren_lekukotasun_bat_bezala_gelditzen_da_

MP3 jaitsi

Jatorriz serbiarra den Josef Nadj artista aipatzen digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

1957an sortu artista marrazkian hasi zen, eta Parisera joan zelarik bizitzera mimoa edota dantzan murgiltzen hasi zen. Josef Nadjek unibertso berezi bat sortzen du bere ikusgarrietan, absurdoa, poesiarekin eta iluntasunarekin ere.

Jestual biziki zorrotz eta zehatza duen dantzaria aipatzearekin batera, dantza garaikidearen gaian ere sartu dira Arantxa Idiederrekin. Aipatzen dituen hiru ikusgarriak: Paso Doble, Les Corbeaux eta Mnémosyne.

2024ko Apirilaren 05a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Apirilaren 4ko Lehuntzeko berriak

apirilaren_4ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2024ko Apirilaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016