2018-04-22 20:25

BERRIAK

Apirileko%20kontzertuak%20goxoki

Apirileko kontzertuak goxoki

2018ko Apirilaren 13a, 15:50

MP3 jaitsi

Itsasuko Goxoki gaztetxeak gaualdi bat antolatzen du ostiral arrats huntan bere egoitzan. Bertan 3 talde ikusgai izanen dira eta Amaia eta Josuk, gaztetxeko kideek, gaualdia aurkezten digute. Amaiak digu esplikatzen zergaitik apirileko gaualdi hori antolatu duten.

BERRIAK

Larralde-Iturbe%20edo%20Elgart-Zubiat?

Larralde-Iturbe edo Elgart-Zubiat?

2018ko Apirilaren 13a, 15:46

MP3 jaitsi

Pilotan, esku huska, berezkoen xapelketak, ostiral huntan jakinen du zer bikotek osatuko dituzten finalerdiak.
Etxegarai-Bilbao, Waltary-Gixandut eta Intxauspe-Ducassou jadanik sailkatuak dira, laugarren parea, Larralde-Iturbe eta Elgart-Zubiaten arteko irabazlea izanen da. Partida ostiral arats huntan, Arrangoitzeko 19.30etatik goiti eta Olatz Idoate lankidea protagonista batekin mintzatu da, Ion Iturbe-rekin, lehen xapelketa du pilotari hoberekin.

BERRIAK

"Pasaiako Badia" dokumentala Epaiskan

Pasaiako%20Badia%20dokumentala%20Epaiskan

MP3 jaitsi

Pasaiako Badia dokumentala, ostiralean Baionako Epaiskan ikusgai izango da.
Euskal Herriaren zati bat markatu duen gertaldia azalarazten duen dokumentala da, Memoria historikoari ekarpen bat egiten dion dokumentua.
Yuri Agirre, Pasaiako Badia filme-dokumentalaren egileetariko bat elkartu da Arantxa Idiederrekin.


2018ko Apirilaren 12a, 10:04

BERRIAK

Sarako eskolan klase bakar bat

Sarako%20eskolan%20klase%20bakar%20bat

MP3 jaitsi

Gela bakarreko eskola bilakatu da Sarako eskola publikoa joan den irailetik. Mailak eta hizkuntzak nahasirik bi erakaslerekin lan egiten dute 33 ikasleek. Funtzionamendu berezi horrek autonomia eta elkartasuna lantzen du gelan.
Nadège Zorzabalbere eskolako zuzendaria eta Sybille Leroi euskarazko erakaslea entzuten ditugu Marga Forestieren mikroan.


2018ko Apirilaren 12a, 09:58


BERRIAK

Frantziako hotz planaren bilana

Frantziako%20hotz%20planaren%20bilana

MP3 jaitsi

Martxoaren 31an bukatu zen, Frantzian, Hotz haundiaren plan berezia.
Gure eskualdean, gutti gora behera 40 toki gehiago ideki dituzte aurten. 340 pertsona aterpetu dituzte negu honetan, usaiako eina mantenduz. Bainan aurten etxegabeen egoera txartze bat nabarmendu dute. Negu honetan gainera, 4 pertsona hil dira karrikan.
Azpimarratu digu, Pantxika Ibarboure “Atherbea”ko arduradunak, gero eta zailtasun haundiagoak dituztela, laguntzen dituztenen jarraipen bat egiteko, tresna eta baliabide faltagatik.
Arantxa Idieder.


2018ko Apirilaren 10a, 10:09



BERRIAK

2. aldikotz Hiruka'ntuz

2.%20aldikotz%20Hirukantuz

MP3 jaitsi

Hiruka’ntuz 2. kantu bazkaria antolatzen dute aurten ere Senpereko Iñarria baserrian, Ibarrunen. Larunbatez apirilaren 14ean iraganen den ekitaldia aipatu digute Pierre Bastres eta Jakes Erramuzpe antolatzaileek.


2018ko Apirilaren 06a, 19:04

BERRIAK

Afrikar dantzak ikasi Zuraiden

Afrikar%20dantzak%20ikasi%20Zuraiden

MP3 jaitsi

Zuraideko kostagaraia elkarteak, Afrikar dantza ikastaro bat antolatzen du apirilaren 8an, goizeko 10etarik 12tarat.
Ez ohiko dantza ikastaro huntaz xehetasunak emaiten dizkigu Eztitxu Goyhetche antolatzaileak.


2018ko Apirilaren 06a, 14:07


BERRIAK

Zaharberritu Egurrezkoa

Zaharberritu%20Egurrezkoa

MP3 jaitsi

Egurrezkoa elkarteak ZIburu eta Donibane Lohitzuneko zurezko barku zaharrak konpontzen ditu orain duela 12 urte. Itsasontzi hauen jabeak dira elkartzen eraikinen arraberritzeko. Apirilaren 7tik goiti auzo-lan bat abiatuko dute. Herritar guziak gomitatuak dira esku ukaldi bat emaitera 60 urte dituzten untziak zaharberritzera.
Marga Forestier mintzatu da Peio Echeverria Egurrezkoa elkarteko presidente ordearekin eta Béatrice Elizalde elkarteko kidearekin.


2018ko Apirilaren 05a, 09:37

BERRIAK

Euskarazko harrera, Itsasu, Jatsu eta Larresoroko haurtzaindegietan

Euskarazko%20harrera%5F%20Itsasu%5F%20Jatsu%20eta%20Larresoroko%20haurtzaindegietan

MP3 jaitsi

Errobi eremuan, Itsasu, Jatsu eta Larresoroko haurtzaindegiek lortu dute LEHA edo Lehen Haurtzaroaren Euskarazko Harrera izeneko agiria.
Haurtzaindegiak frantsesez eta euskaraz harrera egiteko gai direla ziurtatzen du LEHA labelak. 2011an abiatu dispositiboa orain arte 23 egituretan plantan eman da. Langileen erdia, euskaraz aritzeko gai dela segurtatzen du EEP eta Euskal Hirigune Elkargoari esker. Azken huntan, lehen haurtzaroaren kargua duen Beñat Cachenaut-k erran dauku zer zen lehentasuna:


2018ko Apirilaren 04a, 12:41




Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01 | Nor gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016