Euskal Unibertsitatea udan da, Kike Amonarrizekin
2017ko Uztailaren 07a
Hizkuntzalari euskaldunen arteko topaketak iragan dira UEUren lehen ikastaroan Baionan. Hizkuntza aztergai duten pertsona guziei irekia zen lehen ikastaldia eta 20 bat pertsona bildu dira, Euskal Herrian hizkuntzari buruz egiten ari diren ikerketak zertan diren eztabaidatzeko eta partekatzeko.
Asteartean Kike Amonariz, hizkuntza aditua, taula gainera igo da. Galdetu diogu zer aurkeztu duen.
Euskararen arlo guztiak bilduko dituen gune zientifiko baten beharra azpimarratu du Kike Amonarrizek.