2018-07-18 10:53

BERRIAK

Baionan%20irakurri

Baionan irakurri

2018ko Urtarrilaren 09a, 09:56

MP3 jaitsi

Jesus Garatek animatu Irakur Kluba iraganen da Baionako Mamitxula ostatuan, asteart arratsalde huntan 18 :15etan.
Edonork parte hartzen ahal du. Aipatuko den egungo liburua Bea Salaberriren : Baionak ez daki! izanen da.
Gilles Rivière Baionako mediatekako liburuzaina antolatzaileetan da, erran dauku zer den Irakurketa kluba hunen xedea.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Populuen arteko besta Itsasun

Populuen%20arteko%20besta%20Itsasun

MP3 jaitsi

Uztailaren 19tik 22ra iraganen da aurten errobiko festibala. “Populuen kantu sakona” izendatu dute aurtengo edizioa, keinu bat eginez urte hasieran zendu zen Josean Artzeri. Urtero bezala, kantu, musika, dantza, eztabaida eta gaualdi desberdinak lerrokatuko dira 4 egunez Itsasuko gune desberdinetan. Xehetasunak Ihintza Arrietarekin.


2018ko Uztailaren 18a, 10:12


BERRIAK

Bretoindarrak Euskal Herrian

Bretoindarrak%20Euskal%20Herrian

MP3 jaitsi

Dispac'h kolektiboko Bretoinak Euskal Herrian egon dira joan den astean. Gaztez osaturiko kolektibo hau, Askapena egiturari esker etorri dira gure herrira. Euskal Herriko hainbat egitura eta elkartekin bildu dira, baina Gure Irratiko estudioen bisita egin dute ere joan den ostiralean. Olatz Idoate lankidea, Dizpac'h kolektibo hortako 3 kiderekin mintzatu da.


2018ko Uztailaren 17a, 10:45

BERRIAK

Sarako elektrika lurperatua

Sarako%20elektrika%20lurperatua

MP3 jaitsi

Elektrizitate sarea berritu dute Saran. 16 kilometro eta erdiko kablea sartu dute lurrean, airetik pasatzen ziren kableak kenduz. Honela, sarea hobetu eta itxura hobea eman nahi izan diote herriari. Herriko etxeko ordezkariekin mintzatu da, Ihintza Arrieta.


2018ko Uztailaren 17a, 10:42



BERRIAK

Euskaldunen kostaren bizi berria

Euskaldunen%20kostaren%20bizi%20berria

MP3 jaitsi

Miarritzen, joan den uztailaren 10a estreinatu dituzte Baleako plazan eta Euskaldunen kostan egin antolaketa berriak
Helburua da auto gutiago izaitea oinezkoer lehentasuna emanez
Mixel PENA, arkitektoa.

Balea plazarentzat 905 000 euroko obrak izan dira . Eta Galesako Printzearen etorbidean, 2,8 milioi eurokoak. Euskal elkargoak diruz lagundu du proiektua.
Daniel Oltzomendi, Turismoa, natura eta ondarearen ardura duen kontseilaria.

MP3 jaitsi


2018ko Uztailaren 16a, 10:38

BERRIAK

Gure Irratiari bertsoak

Gure irratia iparraldean

Irratia baino gehio

Hegoaldean ezezaguna

Nola leike, zer arraio!

Berriak, bertso eta kultura

Zabaltzea bokazio

Euskara uhinetara bidaliz

Barreka edo serio

Jarraitu horrela Dedio!



Segi horrela eta gora Gure Irratia (Mikel Gomez)


2018ko Uztailaren 13a, 12:55


BERRIAK

Arrobio garagardoa uda freskatzeko

Arrobio%20garagardoa%20uda%20freskatzeko

MP3 jaitsi

Arrobio garagardo enpresa aipatuko dugu. Udarekin batean gogoa baitugu freskatzea garagardo on bat eskuan, gainerat hemen ekoiztua eta biologikoan.
Regis Barcos eta Bittor Corret dira elkartu Larresoron garagardotegi ttipi hau sortzeko.
Gaur egun Ezpeletan instalatu dute sotoa, bulegoa eta garagardotegia.
Aste huntan Bittor Corret-ek aurkeztuko dauku enpresa.
www.facebook.com


2018ko Uztailaren 12a, 10:33

BERRIAK

Besta bermoldatuak Uztaritzen

Besta%20bermoldatuak%20Uztaritzen

MP3 jaitsi

Aurten komite berrituak antolatuko ditu Uztaritzeko bestak. Laburrago, ostiraletik iganderat, bainan egitarau kargatuarekin.
Nahia Bartez eta Aitor Lagrenade komiteko kideekin mintzatu da Panpi Merkapide.


2018ko Uztailaren 12a, 10:24




Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01 | Nor gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016