BERRIAK

Ixo!%20-%20Pelax

Ixo! - Pelax

2018ko Urtarrilaren 12a, 18:17

MP3 jaitsi

Emankizun eroa 2018 hasteko Pelax artistarekin! Blues eta Rock artean ibiltzen da eta hori aipatu dugu Unai Pelayo kantaria eta Josu Guillenekin.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Kantua ahantzi gabe

Kantua%20ahantzi%20gabe

MP3 jaitsi

Maddi Zubeldiak idatzi " Oroitzen naizeno " Alzheimeri buruzko irakurketa antzeztu musikatua, emanen dute Bernadette Lurorekin.
Azkaingo Kilika gaztetxean ostirale gaueko 7etan. Azkaingo ikastolak antolaturik, sartzea 5€tan.
Maddi Zubeldia, idazle eta kantari ezagutzen ginuen, orai aktore lanetan ari da.
Nola ikusten duen bere burua ariketa huntan erran dauku Maia Muruagaren mikroan.


2018ko Urtarrilaren 18a, 19:42

BERRIAK

Migrante baten kasua aztertzen

Migrante%20baten%20kasua%20aztertzen

MP3 jaitsi

Paueko PRAHDA zentroan diren migranteetatik batek, prefetak auzitegi administratiboan pausatu duen helegitearen notifikazioa izan du. Ostirala honetan aztertuko du auzitegiak bere kasua eta epaileak Italiara kanporatu edo ez, erabaki beharko du. Migranteen aldeko erakundeak kezkatuak dira, tratu txarrak salatu baitzituen Italian, beste migranteek bezala.


2018ko Urtarrilaren 18a, 10:20


BERRIAK

Patxa plazaren 2. bizia

Patxa%20plazaren%202.%20bizia

MP3 jaitsi

Patxa plaza arraberritzeko xedean, herritarren iritzia biltzeko galdeketa eguna antolatuko zuen "Patxa Plaza Kolektiboak" pasa den urrian. Oraino beste bozkaldi bat antolatuko du otsailean.
Ibai Agirrebarrena kolektiboko kidearekin mintzatu gira. Hasteko urriko galdeketa nola iragan zen erran digu.


2018ko Urtarrilaren 17a, 12:21

BERRIAK

Bordalen ere Euskaraz

Bordalen%20ere%20Euskaraz

MP3 jaitsi

C1 edo EGA azterketaren euskara maila lortzeko aukera emaiten dizue Bordeaux Montaigne Unibertsitateak. Jadanik gaueko euskara kurtsoak eskeintzen zituen, orain maila gorena ardiesteko parada izanen da. Formakuntza urrunekoa izanen da, hots interneten bidez. Otsailetik maiatzera, Beñat Lazkano euskarazko doktore eta unibertsitateko erakasleak eskeiniko ditu kurtsoak.

Informazio guzia eta prezioak www.u-bordeaux-montaigne.fr gunean.


2018ko Urtarrilaren 16a, 09:44



BERRIAK

Laborantzarentzat lurrak atxiki

Laborantzarentzat%20lurrak%20atxiki

MP3 jaitsi

50 bat pertsona mobilizatu da larunbat goizean Euskal Hirigune elkargoaren egoitza aintzinean, laborantza lurrak ez eraikigarri bilakatzeko. Han zen Oihana Daguerre.


2018ko Urtarrilaren 16a, 09:35


BERRIAK

Ikastaldia sagarrondopetan

Ikastaldia%20sagarrondopetan

MP3 jaitsi

Sagartzea elkarteak ikastaldi ziklo bat abiatzen du larunbat huntan Arrangoitzen eta Arbonan. Eta ondotik larunbat goiz guziz.
Sagarrondoen, eta orokorrean zuhaitza fruitudunen mozten ikasiko da.
Sagartzeako Pantxika Maitiak aurkeztuko dauku egunaldia, eta lehenik sagartzea.


2018ko Urtarrilaren 11a, 10:09

BERRIAK

Herri Urratsen bertsotan

Herri%20Urratsen%20bertsotan

MP3 jaitsi

Urtarrilaren 12ko BECtso saioarekin hasiko da aurtengo Herri Urrats. Barakaldoko 8 bertsolari finalistek saioa eskainiko dute Baionan eta urteko lehen hitzorduari segida emateko, maiatzaren 13an izanen da Herri Urratsen hitzordu nagusia Senperen, PREFOSTA lemapean.
Ihintza Arrietak erraiten dauku zoin diren aurtengo finalista guziak.


2018ko Urtarrilaren 11a, 10:02




Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01 | Nor gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016