Bordalen ere Euskaraz
2018ko Urtarrilaren 16a
C1 edo EGA azterketaren euskara maila lortzeko aukera emaiten dizue Bordeaux Montaigne Unibertsitateak. Jadanik gaueko euskara kurtsoak eskeintzen zituen, orain maila gorena ardiesteko parada izanen da. Formakuntza urrunekoa izanen da, hots interneten bidez. Otsailetik maiatzera, Beñat Lazkano euskarazko doktore eta unibertsitateko erakasleak eskeiniko ditu kurtsoak.
Informazio guzia eta prezioak www.u-bordeaux-montaigne.fr gunean.