Emazteen greba egunaz
2018ko Martxoaren 08a
Martxoaren 8a, emazte langilearen nazioarteko eguna. Karia hortarat grebara deituak dira Euskal Herriko 1,6 milioi emazteak, pairatzen dituzten desberdinetasunak salatu eta emazterik gabeko egun batek zer suposa dezaken erakusteko. Emazte langile desberdinak elkarrizketatu ditugu egun huntaz zer dioten jakiteko.
Lehenik Adelaide Darraspe Martxuka saltegiko buruak erran dauku zer pentsatzen duen egun huntaz.
Iraitz Zufiaurre erizainarentzat ere egun inportantea da martxoaren 8a.
Leoni Agergarai Muskildiko auzapezak berriz kokatu dauku egun ixtoriko hau.