Trenbideetako langileak beti borrokan
2018ko Ekainaren 14a
Egun luzea izan da astearte hontakoa berriz trenbideetako langileentzat. Goizean goiz xuriz tindatu dituzte geltokiko ateak geltokia salgai ezartzen zutenaren itsura egiteko eta eguerdian banderola bat airarazi dute puxikekin, geltokiek ondare publiko izaten segitu behar dutela aldarrikatzeko. Han zen Ihintza Arrieta.