Hirgintza planoen aldaketak Hazparneko lurraldean
2018ko Uztailaren 05a
Euskal elkargoaren heineko PLUI edo hirigintza planoak lurraren erabiltzeko araudiak finkatuko ditu heldu diren 10 urteetako. 2019an abiatu behar litaike.
Herritarrer argitasunen emaiteko, biltzar publikoak antolatu dituzte Hazparneko lurraldeko hautetsiek.
Hazparneko bilkura segitu du Kriztof Arotzarenak. Ondotik herritar eta hautetsi batekin mintzatu da.
Hazparneko lurraldeari doakion ondoko biltzar publikoa ostegun arats huntan iraganen da Donoztirin, aratseko 7 orenetan.