Baionako bestak aintzin, kontseiluaren bilana
2018ko Uztailaren 26a
Baionako herriko kontseilua bildu zen joan den astean. Eztabaida frango izan bada ere, beste pundu batzu aho batez onartu dituzte. Hain zuzen ere, araudi berri bat bozkatu dute, elkarteer diru laguntzen banatzea justifikatzen duena. Geroago Jean Claude Iriartek argitasunak emanen dauzkigu araudi berri hortaz.
Haatik, eztabaida sortu du Baionako besteen sartzeen pagarazteak berriz ere. Baiona 2014 oposizio taldeko Jean Claude Iriartekin hortaz mintzatu da lehenik Kriztof Arotzarena.