BERRIAK

“Ber liburua ez dugu denek berdin irakurtzen eta hori biziki aberatsa da”

_ber_liburua_ez_dugu_denek_berdin_irakurtzen_eta_hori_biziki_aberatsa_da_

MP3 jaitsi

Hazparne eskualdean, irakurle talde berri bat muntatu dute: HAIK Hazparne Aldeko Irakurle Kluba.

Lau kide dira momentuz, irakurri liburuaz mintzatzen dira, eta haiek dioten bezala, “presiorik gabe” helburua baita euskal literaturaz gozatzea, eta deneri ateak irekitzea euskal liburuak irakurtzeko, edo entzule gisa etortzeko ere.

Aurten lau hitzordu proposatuko dituzte, idazlea gomitatuz ala ez, eta lehena larunbatean martxoaren 30ean izango da Hazparneko mediatekan Amets Arzallus gomitatu dute Miñan liburua aipatzeko, goizeko 10etan.

Arantxa Idieder mintzatu da irakurle klubeko Janine Urruty eta Txomin Heguy-rekin.


2024ko Martxoaren 26a

BERRIAK

Itsasuko gau eskolako ikasle batzuekin egon gira irratiaz hitz egiteko

itsasuko_gau_eskolako_ikasle_batzuekin_egon_gira_irratiaz_hitz_egiteko

MP3 jaitsi

Itsasuko gau eskolara gomitatu dute Arantxa Idieder Gure Irratiako langilea bere lanaz hitz egiteko, euskara formakuntzan diren ikasle batzuekin solasean aritzeko estakuruarekin.

Xede programan euskara lantzen ari diren ikasleek, B2 maila dute eta aste guzian Maika Lapouble irakaslearekin euskal hedabideak aipatu dituzte.

Irratiaren jatorri eta ibilmoldeaz hitz egin ondotik, ariketa bat proposatu die Arantxa Idiederrek ikasleei, mikroa eskutan hartzea, kaskoa belarrien gainean, eta haien ondoan dutenari galdera bat egitea.

Maika Lapouble irakaslearen ondoan, Julie Indart, Jeanine Etchecolas, Maider Urricarriet, Sylvie Ongaretti eta Peio Beheregaray ikasleak.

2024ko Martxoaren 19a

BERRIAK

Film Sozial festibala: hiru gaualdi, zahartzaroa, migrazioa eta ahalmen urritasuna aipatzeko

film_sozial_festibala_hiru_gaualdi_zahartzaroa_migrazioa_eta_ahalmen_urritasuna_aipatzeko

MP3 jaitsi

Martxoaren 19an asteartean hasiko da Kanbon Film Sozial festibala.

L’Aiglon zinemagelan, hiru egune zhiru film hedatuko dituzte eta hiru tematika desberin jorratuak izanen dira (zahartasuna, migrazioa eta ahalmen urritasuna). Etcharry sozial arloko formakuntza zentroak antolatzen du festibala, eta bertan langile den Kepa Mouescarekin mintzatu da Olatz Idoate.

2024ko Martxoaren 18a

BERRIAK

Villa Pia ikastetxearen sail elebidunean: Euskara eta Frantsesaren arteko parekotasuna

villa_pia_ikastetxearen_sail_elebidunean_euskara_eta_frantsesaren_arteko_parekotasuna

MP3 jaitsi

Lizeo eta Kolegio ainitz bezala, Baionako Villa Pia lizeo katolikoak bere ate idekitzeak segurtatu zituen joan den asteburuan. Eta beren egitarauan, heldu den sartzerako ere, euskarazko proposamenak badituzte.

Villa Piako sail elebidunak, Euskara eta Frantsesaren arteko parekotasuna proposatzen du bigarreneko ikasleentzat. Historia Geografia irakasle den Mathieu Elgoyhenen klasera joan da Olatz Idoate.

2024ko Martxoaren 15a

BERRIAK

Itsaslaminak Integrazio Batzordearen alde

itsaslaminak_integrazio_batzordearen_alde

MP3 jaitsi

Emazteak ohorean dira Itsas Laminen lasterketan urtero, eta aurten ere hala izanen da.

Heldu den igandean martxoaren 17an, Angeluko Kimua ikastolak antolaturik, 10 kilometroko ibilbide batendako abiatuko dira lasterkariak, La Barre-ko skateparkean hasi eta bukatzeko. Bi proposamen dira aurten ere: lasterka kronometraturik, edo ibiliz denbora kondatu gabe.

Integrazio Batzordearen aldeko ekimenaz hitz egiteko Jon Errekart antolatzailearekin egon da Olatz Idoate.


2024ko Martxoaren 13a

BERRIAK

Ezagupena eta elkartasuna periferiako ikastolentzat Beskoitzen

ezagupena_eta_elkartasuna_periferiako_ikastolentzat_beskoitzen

MP3 jaitsi

“Non eta Mugan” ekimenean, Euskal Herriko periferian kokatuak dauden, Sohüta, Oion, Balmaseda, Zangoza, Lodosa, Biana, Tutera eta Beskoizeko ikastolei, aitortza bat eskaini zieten igandean ikastolen bestetako antolatzaileek.

Gune horietan, euskara eta ikastolak garatzeko zailtasun handiagoak direlakoan, elkartasuna adierazia nahi izan dute Ikastolen mugimendutik. Olatz Idoate bertan izan da, ikastola desberdinetako arduradunekin mintzatzeko.

2024ko Martxoaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016