BERRIAK

"Ez da guk entzuten duguna bakarrik irratian, ez gira ohartzen gibelean den lan guztiaz"

_ez_da_guk_entzuten_duguna_bakarrik_irratian_ez_gira_ohartzen_gibelean_den_lan_guztiaz_

MP3 jaitsi

Bi astetan, Bernat Etxepare lizeoko bi ikasle izan ditugu gurekin. Bakotxak aste batez, Gure Irratian egonik, irratilari lana, kazetaritza lana obserbatu, eta praktikan eman dute ere.

Aiala Etxeberri Latapy-k kazetaritza gustuko duelako etorria zen, bainan idatzian aritzeko gogoa luke. Arantxa Lailheugue-Dagorretek aldiz gustuko izan du irratian pasa duen astean, eta agian geroan gustuko lukeen lantokia dela erran digu.

2023ko Ekainaren 28a

BERRIAK

Emak Hor, Arrangoitze Basusarriko errugbilariak aurten ere txapeldun

emak_hor_arrangoitze_basusarriko_errugbilariak_aurten_ere_txapeldun

MP3 jaitsi

Iazko balentria errepikatu dute Emak Hor, Arrangoitze Basusarriko errugbilariek.

Joan den sasoian, Régional 2 edo eskualde 2-ko txapelketa irabazi bazuten, aurten, Régional 1ekoa ereman dute, atzo, Oloruen, Vic en Bigorreko taldea menderatu ondoan 13-12.

Ongi ospatu dutela erran dio Jean Louis Etxegoien "Beltza" Emak Horreko arduradunak Olatz Idoateri.

2023ko Ekainaren 26a

BERRIAK

102 urte bete dituen Filipe Oihanbururi buruzko dokumental biografikoa aurkeztu zuten atzo Biarritzen

102_urte_bete_dituen_filipe_oihanbururi_buruzko_dokumental_biografikoa_aurkeztu_zuten_atzo_biarritzen

MP3 jaitsi

Gela mukuru betea zen, Lucia Barahonak bere aitatxiz egin duen filmaren deskubritzeko. Artxibo irudi ainitzez osatua, hurbilekoen lekukotasunekin, eta bereziki, Filipe Oihanbururen elkarrizketa zati batzuekin, azken 10 urteetan filmatu dituenak.

Ekainaren 26 honetan 102 urte bete dituen artistaren alde desberdinak erakusten ditu, dantzari, koru zuzentzaile, euskaldun engaiatu, anarkista, eta igerilari sutsuarena. Arantxa Idieder han zen, Lucia Barahona egilearekin, publikoarekin, edota filma agertzen den Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendari ohiarekin mintzatu da.

"Bizi naizeno, bizitza dantzatuko dut" dokumentala laster zinegeletan ikusgai izango da, eta 2024an Kanalduden. Filma ekoizpen lanetan Kanaldudek lagundu du, eta crowfunding baten bitartez ere partez diruztatua.

2023ko Ekainaren 26a

BERRIAK

Patxi eta Konpania udan Euskal Herriko plaza guzietan, berrikuntza batekin

patxi_eta_konpania_udan_euskal_herriko_plaza_guzietan_berrikuntza_batekin

MP3 jaitsi

Patxi eta Konpania taldea, Euskal herriko plazetan ikusten ahalko duzue berriz uda honetan, berezitasun batekin, USB gako bat prestatu berri baitute, 14 zati grabaturekin.

2018 urtean atera zuen azken diskoa taldeak, eta guttik dutelakoan disko irakurgailua, USB gako bat ateratzea erabaki dute, mutxikoak, edo euskal dantzak, bertsio desberdinekin landu baitituzte. Berezitasunak sartu dituzte, Eminem, Boney M edota Rammsteinen doinuak intgratu baitituzte dantza klasikoei.

Best Itzul, 14 kantuz osatu USB gakoaz aritu da Arantxa Idieder, taldeko kidea den Mikel Perezekin. Larunbatean Lukianon Araban, eta igande arratsaldean Hazparneko bestentzat, eta Hernanin ere ariko dira.

2023ko Ekainaren 23a

BERRIAK

Seaskaren Senpereko kolegioaren bisita egin dugu

seaskaren_senpereko_kolegioaren_bisita_egin_dugu

MP3 jaitsi

Hain segur badakizue, Seaskak 5. Kolegio bat idekitzeko asmoa duela heldu den sartzean bere beharren asetzeko, eta Senperen eraikitzen ari dira momentu honetan Kattalin Elizalde izena hartuko duen ikastetxea.

Ofizialeak jo eta su ari dira lanean urtarriletik, 2023ko irailean, 80 ikasle errezibituko dituen eraikina zutitzen. Obren bisita egin nahi izan dugu eta hortarako Olatz Idoate igorri dugu Senpererat.

Cecilio Sansinena Egoitzako arduraduna, Bixente Elizalde arkitektoa, eta Arño Carrique Etchart enpresako langilea eta obren arduradunarekin mintzatu da.

2023ko Ekainaren 22a

BERRIAK

Besta herrikoi eta euskaldunak nahi dituzte Hazparneko gazteek

besta_herrikoi_eta_euskaldunak_nahi_dituzte_hazparneko_gazteek

MP3 jaitsi

Hazparneko bestak iraganen dira asteburu hontan, ekainaren 23tik 25era ostiraletik iganderat. Astelehenean Zelai auzoan animazioak izanen dira, bertako bestentzat.

Besta herrikoi eta euskaldunak nahi dituzte antolatu.

Besta komiteko bi kiderekin mintzatu da Panpi Mercapide, Ana Bidart eta Iulen Vrignonekin.

2023ko Ekainaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016