BERRIAK

Hiru Pinpirinak, Raid Amazones lasterketarentzat prestatzen ari dira

hiru_pinpirinak_raid_amazones_lasterketarentzat_prestatzen_ari_dira

MP3 jaitsi

Amaia Sorhaitz, Séverine Trichet, eta Chrystelle Arrieta baionarrek azaroan iraganen den "Raid Amazones" lasterketan parte hartuko dute. Emazteei bakarrik zuzendua den elkartasuneko lasterketak, kirola eta integrazio soziala uztartzen ditu. Chrysalide elkartea laguntzea erabaki du hirukoteak.

Goizetan kirolak hartzen badu protagonismoa, arratsaldetan, lekuko jendeekin egiten dira aktibitateak. Olatz Idoate, Séverine Trichet eta bereziki Amaia Sorhaitzekin solastatu da.

Hiru Pinpirinak, instagramen segitzen ahal dituzue eta dizuz laguntzeko hemen.

2023ko Maiatzaren 12a

BERRIAK

Herri Urrats aitzin, gorputzak berotzeko ohiturazko gaualdia Saran

herri_urrats_aitzin_gorputzak_berotzeko_ohiturazko_gaualdia_saran

MP3 jaitsi

Hiru urteko pausa baten ondotik, Sarako Gaztetxeak Urrats gaua berriz antolatzen du larunbat honetan. Izenak dion bezala, Herri Urratsi loturiko kontzertua izanen da, bezperan iraganen dena, eta batzuk baliatzen dutena motorren berotzeko, Senpereko Aintziran iraganen den Euskararen aldeko besta aintzin.Olatz Idoate antolatzaileengana joan da, Sarako Gaztetxera, eta bertan Antton Etxeberri topatu du.

6etatik goiti maiatzaren 13an, Sarako polikiroldegian sartzea 5eurotan:

  • Rakatapunk
  • Kamuts
  • Rodeo
  • Bastardix

2023ko Maiatzaren 11a

BERRIAK

"Baiona Zikina deitu dugu diskoa, zikintasun hori denek duguna, pindar gisa erabiltzen ahal dena"

_baiona_zikina_deitu_dugu_diskoa_zikintasun_hori_denek_duguna_pindar_gisa_erabiltzen_ahal_dena_

MP3 jaitsi

2011 urtean, Donibane Ziburuko gaztetxean, egin zuen bere lehen kontzertua Kuma no Motor taldeak.Geroztik 100bat gaztetxe, ostatu eta, Mattin Ihidope taldekideak erraiten duen bezala "sala ilunetatik" pasa dira.

Punk hardcore doinuekin hasi Baionako taldeak, giro bizi eta ilunekin segitzen du bainan, atera berri duten hirugarren diskoan aldaketa batzu sendi dira.

Hirukotean, erritmoaren jabe den kidearekin mintzatu da Arantxa Idieder, Mattin Ihidoperekin.

Diskoa Kuma No Motor taldearen bandcamp-aren bitartez biltzen ahal duzue. Eta bestenaz kontzertuetan:

  • Ekainak 2. Tours
  • Ekainak 3. Vannes
  • Ekainak 27. Biarritz (Atabal)
  • Ekainak 30. Irisarri (EHZn)
  • Uztailak 14. Oñati
  • Irailak 30. Urruña

2023ko Maiatzaren 09a

BERRIAK

Euskal Haziak elkarteak bere 40 urteak Kanbon ospatuko ditu

euskal_haziak_elkarteak_bere_40_urteak_kanbon_ospatuko_ditu

MP3 jaitsi

Euskal Haziak 40 urte ditu, eta urtebetetze hau ospatu nahi dute Kanbon Maiatzaren 6an, larunbat arratsaldez.

Pontx pailazoa, haurren joko, GuraÀ¢Â€Â™Show edo Zeze-ren kontzertuak izanen dira.

Euskal Haziak sail pribatuko, buraso, irakasle eta zuzendariak biltzen dituen elkartea berriz Kanbora etorriko da bere "haurren besta" egiteko, lehen egiten zuten bezala. Christelle Pucheu koordinatzaileak, erran dauku gaur egun nola osatua den saila.

2023ko Maiatzaren 04a

BERRIAK

Asteburu bakarrean jokatuko da Atharri lehiaketa

asteburu_bakarrean_jokatuko_da_atharri_lehiaketa

MP3 jaitsi

Pilotan, Berezkoek, binakako txapelketa bukatu bezain fite hasiko dute udako sasoia.

Ostiral honetan berean Itsasu Atharriko lehiaketak abiatuko du udako lehiaketen txanda. Beti bezala, Joko Berri modalitatean, baina aldaketa ttiki batekin, dena, asteburu huntan trenkatuko baita. Piarres Ducassou antolatzailearekin mintzatu da Olatz Idoate

2023ko Maiatzaren 04a

BERRIAK

AIBA egoitza baten bilda dabil, bere birziklategi proiektua burura eramateko

aiba_egoitza_baten_bilda_dabil_bere_birziklategi_proiektua_burura_eramateko

MP3 jaitsi

Aiba deitzen da Errobi eremuan kokatua den birziklategi proiektu berria.

Ideia da, botatzeko diren altzariak berreskuratzea eta birziklatzea bizi berri baten emaiteko. Pantxo Belin da arduradunetariko bat, eta Ezpeletan iragan zen Eusko Egunean zela, harekin mintzatzeko baliatu zuen Olatz Idoatek.

2023ko Maiatzaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016