BERRIAK

"Ez nuen uste nire 80 urteak, ospatuko nintuela Hatsaren 25 urteekin, gaztetzen naiz piskabat"

_ez_nuen_uste_nire_80_urteak_ospatuko_nintuela_hatsaren_25_urteekin_gaztetzen_naiz_piskabat_

MP3 jaitsi

2023ko Hatsaren Poesia liburuaren aurkezpena eginen dute Senpereko Larraldean heldu den igandean apirilaren 16an.

Hatsaren poesiaren 25. Urteurrena ospatuko dute aurten, goizeko 11etan eman dute hitzordua eta arratsalde bitarte liburuaren aurkezpena, bazkaria eta liburuan parte hartu dutenen testuen irakurketak ere eginen dituzte. Igandeko egunari buruz mintzatu da Maia Muruaga, Hatsa elkarteko Auxtin Zamorarekin.

2023ko Apirilaren 12a

BERRIAK

Laborari gazteendako kezka: denbora librea ukaiteko nola antolatu?

laborari_gazteendako_kezka_denbora_librea_ukaiteko_nola_antolatu_

MP3 jaitsi

AFI Laborantza herrikoi sareak, eta E.L.B gaztek kafe instalazio gaualdiak antolatzen dituzte gai baten inguruan, ondokoa ostegun apirilaren 13an, Hazparneko "Mimi" ostatuan iraganen da 20.30etan.

À¢Â€ÂœDenbora librea ukaiteko nola antolatu?À¢Â€Â galderari erantzuteko mahai-inguruan izanen da: Antton Uhalde laboraria, Francis Larrea baratzezaina, Hervé Damestoy GAEC moduan instalatua, eta Bruno Junquet baratzezainarekin. Azken hau etxe kolektibo batean, Amaia Hiribarren eta Ramuntxo Lazkaraiekin ari da lanean.

Bere burua aurkeztu dio Panpi Merkapideri.

2023ko Apirilaren 12a

BERRIAK

Japoniar piper-belar inbaditzailearen kontrolatzeko esperientza desberdinak eramaten dituzte

japoniar_piper_belar_inbaditzailearen_kontrolatzeko_esperientza_desberdinak_eramaten_dituzte

MP3 jaitsi

Bide bazterretan, Errobi ibai bazterrean edota Kanboko Elorri mendin adibidez ikusten ahal duzue, Japoniar piper-belarra. Landare inbaditzailea da, neguan lur azpian gordeturik egoten dena, eta udan zonbait metro igotzen dena.

Duela 160 urte sartua izan zen landarea problematikoa da, desoreka sortzaile da, bertako landareen lekua hartzen du, bereziki, lurpean dituen sustrai indartsuei esker.

Kanboko Elorri mendia, esperimentazio gune da. Ohartu dira, moztuz indartzen zela, Laparrak landatu dituzte, zuhaitzak ere edota plastikozko estalkiekin erretzen saiatu dira. Arantxa Idieder bertara hurbildu da, departamenduko oihan teknikaria den Peio Lambert-ekin hitz egitera.

2023ko Apirilaren 07a

BERRIAK

"Zendu da bat-batean, korrika ari zela pazko astelehenez, horregatik data hortan egiten dugu txapelketa"

_zendu_da_bat_batean_korrika_ari_zela_pazko_astelehenez_horregatik_data_hortan_egiten_dugu_txapelketa_

MP3 jaitsi

Peio eta Alex errugbi txapelketa antolatu dute Pazko astelehenez, apirilaren 10ean Uztaritzeko errugbi zelaian.

Peio Oihanburu 17 urte zituela, bat-batean hil zen lasterka ari zelarik eta Alex Pascal-Dalliak bihotzekoa ukan zuen 19 urtetan. Bi jokolarien omenez antolatzen dute txapelketa, baita holako eritasunen inguruan lan egiten duen "CÅ“ur et Recherche" fundazioaren laguntzeko ere.

Julen Lassallek jokatuko du astelehenean, haren lagunetaz oroitzeko, elgarrekin ari baitziren taldean.

2023ko Apirilaren 05a

BERRIAK

"Dantzak behar du jendarte baten oihartzuna, gure mutxikoak berpiztu dira Seaskari esker ere"

_dantzak_behar_du_jendarte_baten_oihartzuna_gure_mutxikoak_berpiztu_dira_seaskari_esker_ere_

MP3 jaitsi

Mintzaldi musikal eta dantzatua Mutxikuari buruz proposatzen du Elirale konpainiak larunbat honetan Larreko gelan,18.30tan.

Senpereko Kultur Topaketen baitan, Elirale Konpainiak Mutxiko edo Dantza Xaharra gaiari eta haien historiari buruzko hitzaldi dantzatu bat eskainiko du. Zirikolatz dantza tradizional taldeak bi dantza emango ditu ere.

Arantxa Idieder mintzatu da konpainiako Pantxika Telleriarekin.


2023ko Apirilaren 05a

BERRIAK

Papogorri, Arbonako Arantzolak gomitaturik

papogorri_arbonako_arantzolak_gomitaturik

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœPapogorriÀ¢Â€Â ipuin musikala, sortu dute Naia Robles Aranguiz eta Oihan Delavigne ama-semeek.

Arbonako Arantzolan ostiral honetan ikusten ahalko da, apirilaren 7an, arratsaldeko 5.30tan eta 7.30tan. Aek-Gau Eskolak du antolatzen, Julen Dolosor kidearekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2023ko Apirilaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016