BERRIAK

"Sozio-estetika ez da edertasunaren bila joatea, bakotxaren beharrei begira jartzea da"

_sozio_estetika_ez_da_edertasunaren_bila_joatea_bakotxaren_beharrei_begira_jartzea_da_

MP3 jaitsi

Hazparnen, EZTIA estetika-zentroa egoitza berrian plantatu zen joan den urtean. Ongizate artak eta aholkuak proposatzen ditu.

Bertan lanean ari den Aña Barbier-rekin mintzatu gira. Bera sozio-estetikalaria da. Marga Forestier-rekin aipatu du bere lanbidea.

2023ko Urtarrilaren 10a

BERRIAK

Aldaburuatik, Asteburua ostatura

aldaburuatik_asteburua_ostatura

MP3 jaitsi

Larresoroko Aldaburua-ko jabeek ostatu-jatetxe berri bat idekitzen dute Ortzaizen, Lupulu ostatuaren ordez. Asteburua izena du guneak. Berritze lanak egin ondoan, ostiral huntan ateak idekiko ditu ofizialki. Jatetxeaz gain besta egiteko leku bat izango da gazteentzat.

Marga Forestier mintzatu da han lan eginen duten bi langilerekin, Irati Forsans Aire eta Ana Pecastaings.


2023ko Urtarrilaren 06a

BERRIAK

Ketariatik Mundura nano pastorala Azkainen

ketariatik_mundura_nano_pastorala_azkainen

MP3 jaitsi

"Ketariatik Mundura", Mixel Etxekoparrek idatzi Nano Pastorala emango dute Azkainen urtarrilaren 7an arratsaldeko 3terditan.

Juan Sebastian Elkano-k getariarrak munduaren bira egin zuenetik 500 urte ospatu ziren aurten. Horri loturik sorturik eta Elkano Fundazioari esker sortu zen proiektua. Xiberuan eta Hego Euskal Herrian eman ondoan Azkainera etorriko da. Murielle Leizagoien Galardi, Herriko etxeko kultura eta euskara batzordeko arduradunarekin mintzatu da Marga Forestier.

Nano pastoralaz gain, eta beti Elkanoren urtemugari lotua, jakin Joseba Sarrionaindia hurbilduko dela Azkainera urtarrilaren 13an, "Munduaru bira eman zion ontzia" liburua aurkeztera, Biltoki gelan arratseko 7tan.



2023ko Urtarrilaren 05a

BERRIAK

Kanbo eta Tolosako ikastetxeen arteko trukaketa, irratia ezagutaraziz

kanbo_eta_tolosako_ikastetxeen_arteko_trukaketa_irratia_ezagutaraziz

MP3 jaitsi

Trukaketa antolatzen du urtero Kanboko Xalbador Kolegioak, Tolosako ikastetxe batekin.

Duela aste bat, zonbait egun pasatzera etorri dira kolegioko Tolosarrak. Bosgarreneko ikasleen etxeetan egon dira zonbait egunez, eta maiatzean, lapurtarrak joango dira Gipuzkoako herrira.

Gure Irratiak urtero irrati tailer bat proposatzen die ikasleei, irratiak nola funtzionatzen duen esplikatzeko. Arantxa Idieder joan da, eta proposatu die, zuzenean sartzea telefonoz, Olatz Idoate antenan zelarik.

"Untsa" "otoi" edo "maja" hitzak ikasi dituzte ikasleek

Bigarren taldearekin, ere zonbait eguneko trukaketan zer ikasi ala deskubritu zuten aipatu dugu. Bainan lehenik, bigarren talde honekin, Aranxta Idiederrek, irratia ezagutarazteko zuzenean sartu ditu ikasle gazteak, kantu eskaintzetan, Beñat Larroryrekin. Entzun...

MP3 jaitsi

2023ko Urtarrilaren 03a

BERRIAK

"Mezu bat pasarazi nahi dut nire kantu eta bideon bitartez"

_mezu_bat_pasarazi_nahi_dut_nire_kantu_eta_bideon_bitartez_

MP3 jaitsi

Iluma taldeko kantari gisa, edo Otxalde taldeko kide gisa ere ezagutzen dugu Miren Eiherabide beskoiztarra.

Abentura berri batean abiatu da, musikala beti, bainan irudia, bideoa ere uztartuz. Bere aldetik sortzen ditu musikak, estilo epiko batean, helburua delarik bideoari uztartzea eta geroan filmeetan edo dokumentaletan erabiliak izateko.

Collapse bere lehen kantua rgitartu duelarik, Arantxa Idieder mintzatu da Miren Eiherabide musikariarekin bere proiektu berriaz.

2023ko Urtarrilaren 02a

BERRIAK

Xiberoko Pitxu gaztetxea laguntzeko, Uztaritzeko Hitz Open gaztetxearen Xantier gaüa

xiberoko_pitxu_gaztetxea_laguntzeko_uztaritzeko_hitz_open_gaztetxearen_xantier_gaua

MP3 jaitsi

Gaztetxeen arteko elkartasuna sendituko da abenduaren 27an Uztaritzeko Hitz Open Gaztetxean iraganen den gaualdian. Ez da lehen aldia ekitaldi bat antolatzen dutela Uztaritzen data hortan, baina astearte huntakoa arras berezia izanen da, Xiberoko Pitxu gaztetxea hor izanen baita Xantier gaüarentzat. Maulen duen lokalean obrak badituzte, eta diruztatzeko laguntza behar dute.

Arantxa Idieder gaualdiaren protagonista nagusiekin mintzatu da: alde batetik Emma Behereborde ta Maiana Liguex xiberotarrak eta bestetik Maritxu Goienetxe eta Imanol Etxebarne lapurtarrak.

2022ko Abenduaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016