BERRIAK

Zurez egindako jokoen festibala Senperen

zurez_egindako_jokoen_festibala_senperen

MP3 jaitsi

Senperen Arbaso elkarteak bi hitzordu proposatzen ditu asteburu honetarako, ostiral honetan À¢Â€ÂœLÀ¢Â€Â™artisanat dÀ¢Â€Â™art en feteÀ¢Â€Â- Arte eskulangintzaren eguna antolatu du Senpereko Inharrian etxaldean eta asteburuan Egurrezko Joko Festibala antolatu du ere.

Izango dugunaren berri jaso dugu Maia Muruagak, Senperera hurbildu baita Brigitte Ryckenbusch-en gana.

2022ko Azaroaren 10a

BERRIAK

"Aldizka, herriko elkarte batek antolatzen du Makeako pilota lehiaketa"

_aldizka_herriko_elkarte_batek_antolatzen_du_makeako_pilota_lehiaketa_

MP3 jaitsi

Ostiral honetan jokatuko da Makeako pilota lehiaketaren finala.

Joko Berri modalitatean, trinkete erdian, Ziarrutsa eta Iturbe ariko dira, Oltzomendi eta Lamberten kontra. Parada ere, herriko elkarte baten laguntzeko. Olatz Idoate, Alain Dubois Makeako auzapez eta leihaketako ko-antolatzailearekin egon da.


2022ko Azaroaren 09a

BERRIAK

Hazkurri bankuaren aurtengo bilketa egunak azaroaren 25 eta 26an

hazkurri_bankuaren_aurtengo_bilketa_egunak_azaroaren_25_eta_26an

MP3 jaitsi

Baiona eta Euskal kostako Hazkurri Bankuaren bisita egin dugu Filgi Claverie, bertako komunikazio arduradun berriarekin. Badira hiru urte egoitza handi eta berrian kokatu dela elkartea.

Jakin behar da 1200 tona hazkurri banatzen dituela urtean Hazkurri Bankuak. Aurtengo bere bilketa azaroaren 25 eta 26an iraganen da zuen super merkatu eta denden ateetan.

Marga Forestier-ren mikroan bisita egiten digu beraz Filgi Claverie-k.

2022ko Azaroaren 08a

BERRIAK

"Helburu nagusia da inklusioaren aldeko lana eramatea, bainan behar bati ere erantzuten dugu prezio apalak eginez"

_helburu_nagusia_da_inklusioaren_aldeko_lana_eramatea_bainan_behar_bati_ere_erantzuten_dugu_prezio_apalak_eginez_

MP3 jaitsi

Pasa den urtean, 13.000 euro bildu zituen Bil ta Bila elkarteak bere Larresoroko denda ttipiari esker.

Bigarren eskuko jantzi, baxera, eta edozer gauza saltzen dituzte, laguntzaileek deitzen duten "butika" hortan. Saldutako emaitzarekin, hiru hilabetero, Integrazio Batzordea elkarteari egiten dio txekea taldeak. Irail bukaeran, 3777 euro bildu zituzten.

Arantxa Idieder baliatu da, Bipia eta Hatsa kirol gelaren gibeleko dendara hurbiltzeko, ostiral arratsalde hastapen batez, Pantxin Duhart bisitari lagun.

2022ko Azaroaren 04a

BERRIAK

I Ikusgarria : dantzaren bitartez Euskal Herriaren garai desberdinak kondatzen dituzte

i_ikusgarria_dantzaren_bitartez_euskal_herriaren_garai_desberdinak_kondatzen_dituzte

MP3 jaitsi

Urruñako Airoski dantza taldeak antolaturik, Arbonako PRIMADERA dantza taldearen À¢Â€ÂœI IKUSGARRIA À¢Â€Âœ ikusteko parada izanen da Zokoako Kiroldegian larunbat honetan, azaroaren 5ean arratseko 20tan. Hitzordu honen aipatzeko eta Urruñako Airoski dantza taldea ezagutzeko ere, Maia Muruaga, Urruñara hurbildu da Amets Bidartekin hitz egiteko.

Urruñako Airoski dantza taldearen berri izateko edo beraiekin harremanetan jartzeko Airoski taldea hemen ala hemen atxemango duzue.

2022ko Azaroaren 03a

BERRIAK

Bea Dolosor jostunarekin egon gira

bea_dolosor_jostunarekin_egon_gira

MP3 jaitsi

Azkainera hurbildu gira Bea Dolosor jostunak herriko Larre Lore eskulangintza gunean baitu bere ateliera. Bere ofizioa ezagutzeko parada izan dugu eta dituen asmoak ere aipatu dizkio Maia Muruagari.

BéAna D. atelierarekin, Bea Dolosorrekin harremanetan jarri nahi baduzue beanadkreazio@gmail.com emailera edo 06 33 84 67 92 telefono zenbakira dei dezakezue.

2022ko Azaroaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016