BERRIAK

"Etxez-etxe ibili gira Bardozeko ihauteriak aurkezteko, eta jendea motibatzeko"

_etxez_etxe_ibili_gira_bardozeko_ihauteriak_aurkezteko_eta_jendea_motibatzeko_

MP3 jaitsi

Bardozeko ihauteriak iraganen dira larunbat otsailaren 10ean.

Aturri bazterreko herria, Xarnegu eremuan da, eta auzo gaskoinekin ere elkarlanean ari dira urtean zehar. Artea eta kulturaren bidez kohesio soziala egin nahi duen Bardozeko Bilguneak antolatzen ditu lapurtar ihauteak.

Elkarteko kide den Jon Vernier Bareigtsekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.

17:00etatik goiti, desfile handia Erdizka gelatik abiatuko da, eta herriko plazan ondotik Zan Pantzarren auzia, eta Sua Ipurdian Bardozeko dantza famatua ere izango da.

Gaualdia Punpeka taldeak animatuko du.

2024ko Otsailaren 06a

BERRIAK

"Proposatu didate kontratua luzatzea Akizen, biziki kontent naiz"

_proposatu_didate_kontratua_luzatzea_akizen_biziki_kontent_naiz_

MP3 jaitsi

Sei hilabete gehiago egongo da Akizeko errugbi taldean Iban Hiriart-Urruti Kanboar jokalaria.

Joan den irailean, Elvis Levi aztalkariaren ordezkatzeko “joker” medikal gisa izenpetu zuen kontratua Landestar taldearekin, eta berriki jakinarazi diote ofizialki, kontratua heldu den ekainerarte luzatzen diotela.

Iban Hiriart Urrutirekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2024ko Otsailaren 05a

BERRIAK

"Iazko urtea oso gogorra izan zen minarekin, aurten eskuak ondo berreskuratuta hasi naiz, A mailan oso gustora"

_iazko_urtea_oso_gogorra_izan_zen_minarekin_aurten_eskuak_ondo_berreskuratuta_hasi_naiz_a_mailan_oso_gustora_

MP3 jaitsi

Pilotan, berezkoen lehen mailako txapelketa bere azken fasean sartu zen joan den ostiral eta astelehenean. Kanporaketen ondotik, lau pilotari gaztek hoberenekin lehiatzeko eskubidea lortu zuten.

Bixente Bideondo, Pierre Etxeberri, Andoni Iphar eta Eneko Maiz Billabonatarra. Maiz-ek ligaxka hortako lehen partida galdu zuen Ospitalen kontra, baina berriz ariko da heldu den astelehenean Garatenean Luis Sanchez-en aurka. Olatz Idoatek hitz egin du Eneko Maizekin.

Ligaxkako bigarren eguna igande honetan hasiko da Hazparneko Berrian, 16.00etatik goiti

  • Bixente Bideondo / Battitta Ducassou
  • Andoni Iphar / Peio Larralde

Astelehenean Garatenean 16.00

  • EnekoMaiz / Luis Sanchez
  • Pierre Etxeberri / Mathieu Ospital

Ostiral honetan, Bigarren mailako finalerdiak jokatuko dira Arrangoitzen, 18.00etatik goiti

  • Jon St Paul / Inhar Ugarte
  • Ximun Lambert / Mickael Darmendrail

2024ko Otsailaren 02a

BERRIAK

Hartzaro festibala ostiralean hasi eta astearte ihauteriarekin bururatuko da otsailaren 13an

hartzaro_festibala_ostiralean_hasi_eta_astearte_ihauteriarekin_bururatuko_da_otsailaren_13an

MP3 jaitsi

28. Hartzaro festibala, ostiralean otsailaren 2an hasiko da, eta otsailaren 13an asteart gizenarekin bukatzeko. Nahiz eta jada giroa hasia den berotzen Kaskarota edota Kotilunekin adibidez.

Aurten gainera, Uztaritzeko 40 garren ihauteriak izango dira, eta zehaztu dute antolatzaileek, helduek ere hobe dutela mozorroturik etortzea…

Arantxa Idieder mintzatu da Hartzaro festibaleko, Maritxu Goienetxe, Xabi Etxegarai eta Maitena Arraiet antolatzailerekin.

2024ko Urtarrilaren 30a

BERRIAK

Heraitzeko Zentroa laguntzeko sustengu gaualdi bat antolatzen dute Larresoron

heraitzeko_zentroa_laguntzeko_sustengu_gaualdi_bat_antolatzen_dute_larresoron

MP3 jaitsi

Uztaritzeko auzoan kokatu den egoitza, elbarritasun egoeretan diren haur eta helduentzako zentroa da, batzu egunero heldu direnak eta gauetan sartzen, beste batzu aldiz bertan bizi direlarik.

"D’Hérauritz à Paris 2024" izena duen proiektua muntatu dute.

Kirola bultzatzea, eta inguruko estruktura eta eskolekin elkarlanak sortzea da lehen helburua. Eta uda huntako Paralinpiar Jokoetara joaitea ere; Arantxa Idiederrek hitz egin du Lilia Hirigoien gaualdiko antolatzailearekin.

Kantaldia otsailaren 2an Larresoron 7tatik aitzina, Haurrock, Philippe Albor eta Gurashow.

2024ko Urtarrilaren 30a

BERRIAK

Balbea antzerkia gaur Bernat Etxepare lizeoan

balbea_antzerkia_gaur_bernat_etxepare_lizeoan

MP3 jaitsi

Aste guzian Atx teatroa konpainiaren “Balbea” antzerkia emaiten ari dira Baionako Bernat Etxepare lizeoan.

Axut! konpainia, Baionako herriko etxea eta Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan, Bernat Etxepare lizeoko ikasle guztiek, baina baita Cassin, Villa Pia eta Largenté ikastetxeetako elebidun sailetako ikasle batzuek ere, antzerkiaz gozatzeko aukera izanen dute. Urtarrilaren 22an izan zen lehen saioa, eta hara hurbildu da Olatz Idoate.

7 emanaldi emango dira orotara. Iñaki Ziarrusta antzezleak bere pertsonaia 7 aldiz taularatuko du, eta aulkiratuko erran genezake; antzerkia, errotadun aulki batean pasatzen baitu. Berekin eta ikasleekin mintzatzeko aukera izan dugu

Balbea antzerkia denentzako emango du urtarrilaren 23 honetan, arratseko 7etan, Bernat Etxepare lizeoan.

2024ko Urtarrilaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016