BERRIAK

"Maite dut inprobisatzea, ideiak botatzea eta publikoa irriaraztea"

_maite_dut_inprobisatzea_ideiak_botatzea_eta_publikoa_irriaraztea_

MP3 jaitsi

"Haizea Dator" bertso ekimenak, Baionan egin zuen geldialdia joan den ostiralean. Baionako Biltxoko elkarte berrian, biharko bertsolariak entzuteko parada izan zuten zaleek.

Hitzetik Hortzera Euskal Telebistako saioaren kameren aintzinean, Patxi Hiriart, Josu Txoperena, Irantzu Idoate, eta, lehen aldiz oholtza gainean, Oihan Perez, Xanti Lacroix Etxeberria, eta Aiantze Lannes Butron bertsolariak agertu ziren. Aintzin dasta gisa Oihana ikastolakoek ere bertsu zonbait eman zituzten. Olatz Idoate lankideak bere mikroa luzatu zien, baina lehenik, lehen aldikiz publikoaren aintzinean ari izan ziren hiruei.

2022ko Otsailaren 08a

BERRIAK

Tiny House formatua, sasoilarientzat etxebizitzak proposatzeko

tiny_house_formatua_sasoilarientzat_etxebizitzak_proposatzeko

MP3 jaitsi

Zurez eginiko Tiny Housek, herri ttiki bat osatzen ahalko dute, Apirila-Maiatzatik goiti Mugi Proiektuaren bidez. Sasoilariek aterpetzeko duten zailtasunari aurre egiteko besteak beste, etxe ekologiko ttipiek berrikuntza bat ekarriko lukete.

Iñaki Noblia arkitektoarekin egon da Xabi Carricart - Mugi proiektuaren sortzaileetariko bat da.

2022ko Otsailaren 04a

BERRIAK

Hazparneko San Josepe Lizeo Profesionalaren ate idekitzeak

hazparneko_san_josepe_lizeo_profesionalaren_ate_idekitzeak

MP3 jaitsi

Ikasle batzuentzat orientazio hautuaren egiteko ordua delarik, Hazparneko San Josepe Lizeo Profesionalean ate idekiak izanen dira otsailaren 5ean goizeko 9etarik oren bata arte.

1960 urte inguruetan sortu ikastetxeak elkarlana eramaiten du Ursuya kolegia eta Armand David laborantxa lizeoarekin.

Paxkal Duhau orokorreko irakaslea eta Jean Pierre Lapeyrade sail Profesionaleko irakasleekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2022ko Otsailaren 04a

BERRIAK

Eskutik enpresa garatu eta kooperatiba bihurtu

eskutik_enpresa_garatu_eta_kooperatiba_bihurtu

MP3 jaitsi

Sara eta Zugarramurdi arteko bide hortan kokatua da Eskutik pilota egile enpresa.

Ellande Alfarok sortu zuen, duela 7 urte jada, baina urteen poderioz handitzen joan da eta bihurgune bat hartzea deliberatu da. 4 langilekin orain, kooperatiba sortu berri dute.

Olatz Idoate lekura joan da, Francis Karrikart lauetako kide batekin solastatzera

2022ko Otsailaren 04a

BERRIAK

Krakada hartu Julio Soto eta Amets Arzallusekin

krakada_hartu_julio_soto_eta_amets_arzallusekin

MP3 jaitsi

Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak gomitatu ditu Lapurdi 1609 elkarteak larunbat honetan krakada hartzera. Atsaldeko 5etatik aitzina krakadan jan eta edan ondotik hasiko da bertso saioa Senpereko Larraldea gelan.

Antolatzaile den Elixabet Anduezarekin egon da Arantxa Idieder.

2022ko Urtarrilaren 28a

BERRIAK

"Hola segituz, kostaldea metropolo erraldoia bilakatuko da"

_hola_segituz_kostaldea_metropolo_erraldoia_bilakatuko_da_

MP3 jaitsi

Etxebizitzaren problematika aipatu dugu Alain Iriart Hiriburuko auzapezarekin.

Tokiko proiektuak ere barnatu ditugu: Lissague eremua, eskola publikoen berrantolaketa lanak eta berezko txirrindularitzako pisten eraikitzea.

2022ko Urtarrilaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016