BERRIAK

Beskoitzeko ikastola ezagutzeko eguna

beskoitzeko_ikastola_ezagutzeko_eguna

MP3 jaitsi

Bere ateak idekiko ditu Beskoitzeko ikastolak larunbat goiz honetan.

Aitzin, bertatik pasatu da Kriztof Arotzarena irakasleak eta ikasle batzurekin mintzatzeko.

2021eko Azaroaren 19a

BERRIAK

Sugarren Mende ikusgarri dramatizatua

sugarren_mende_ikusgarri_dramatizatua

MP3 jaitsi

Sugarren Mende ikusgarri dramatizatua: antzerki, musika eta marrazkien bidez ikusten ahalko da azaroaren 20an Uztaritzen, Lapurdi gelan 8.30tan.

Lapurdin eta Nafarroan emazteen kontra, 17. mendean izan sarraskia antzeztu dute, Asisko Urmenetaren liburuan oinarritua.

Zortziko elkarteak du antolatzen, Peio Berhocoirigoinekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2021eko Azaroaren 19a

BERRIAK

Performantzia artistiko batekin estrenatuko dute Loreak erakusketa

performantzia_artistiko_batekin_estrenatuko_dute_loreak_erakusketa

MP3 jaitsi

Bi urteko proiektu lodiaren emaitza da Loreak erakusketa, Kiribil konpainiak eraman duena Angeluko ETXEA deitu harrera medikalizatuko egoilierrekin. Pertsona eskizofreniko edota autistekin, arte mota desberdinak landu dituzte eta erakusketa kolektiboa sortu dute.

Larunbat honetan Senpereko Larraldean estrenatuko dute, bi astez ikusgai izango den erakusketa. Arantxa Idieder mintzatu da Kiribil Konpainiako Amaia Hennebuttekin.

ETXEA John Bost egoitzako egoilierrek, ikusgarri batekin estrenatuko dute erakusketa, atsaldeko 4etan azaroaren 20ean Larreko gelan.

2021eko Azaroaren 19a

BERRIAK

Gure Irratia : 40 urtez Euskarari ahotsa emaiten

gure_irratia_40_urtez_euskarari_ahotsa_emaiten

MP3 jaitsi

Gure Irratiaren 40 urteak ospatzeko, Abenduaren 11an egun berezia antolatu du lan taldeak. Uztaritzeko estudioetatik, goizeko 11etarik, arratseko 7ak arte, gure uhinetan zuzenean ariko gira.

8 orenez, hitzartze, oroitzapen, bertso, joko, musika eta beste, laguntzaile eta entzuleekin partekatzeko eguna izango da.

Anartean 4 kronika izanen dira astelehenez.

Yvonne Arrossa, Gure Irratiako langile ohia eta ondotik Euskal Irratiakeko laguntzaile izanaren lekukotasuna bildu du Kriztof Arotzarenak.

2021eko Azaroaren 16a

BERRIAK

Azaroaren 12ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

azaroaren_12ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Azaroaren 15a

BERRIAK

750 metro karratu euskara bizi dadin Aiaraldean

750_metro_karratu_euskara_bizi_dadin_aiaraldean

MP3 jaitsi

Araban muntatu duten kooperatiba bat aurkeztera etorriko da ostiral honetan, Senpereko larraldea gelara, Gartzen Garaio.

Laudion kokatua den Aiaraldea Ekintzen Faktoria, 750 metro karratuko gunea da, euskaraz bizitzeko, eraikitzeko sortu dutena. Hedabide bat, ostatua, jatetxe, antzoki bat, haurrentzako jolas gune eta beste, bizi den gunea da Faktoria.

Elixabet Andueza Lapurdi 1609 elkarteko kidearekin egon da Arantxa Idieder. Ostiral honetan Gartzen Garaio kooperatibako kidea, 6etan Senpereko Larraldean.

2021eko Azaroaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016