BERRIAK

Hazparne eta Larresororen arteko derbia igandean

hazparne_eta_larresororen_arteko_derbia_igandean

MP3 jaitsi

Errugbian, Federal 3 mailan hamabigarren multzoan 10 ekipetarik 7, euskal taldeak dira.

Igandean, 2 derbi izanen dira. Kanbo / Bardoze eta Hazparne / Larresoro. Azken huni diogu behako sakon bat eman Kriztof Arotzarenaren bidez.

Lehenik, Mikel Antxordoki Larresoroko jokalaria entzun eta ondotik, Ttotte Minjou Hazparneko lehendakaria.

Igande arratsaldean:

À‚·Hazparne / Larresoro

À‚·Kanbo / Bardoze

À‚·Urruña / Rion-Morcenx

À‚·AS Baiona / Nord-Landes

À‚·Donapaleu / Nabarrenkoxe

2021eko Urriaren 08a

BERRIAK

"Irakasleak erraiten diguna entzunez, egiten dugu mugimedua eta fidatzen gira guk senditzen dugun horri"

_irakasleak_erraiten_diguna_entzunez_egiten_dugu_mugimedua_eta_fidatzen_gira_guk_senditzen_dugun_horri_

MP3 jaitsi

"Ez ditut nahi gorputz malguak, baina pentsamendu malguak" Mosche Feldenkrais-en hitzak dira, Feldenkrais metodoaren sortzailea.

Kattalin Etxeberri lanbidez psikomotrizilaria da, eta bestalde aurten Baionan hasi da Feldenkrais klaseak ematen. Gorputza mugimenduan jartzen du Feldenkrais metodoak, deus bortxatu gabe, egunerokoan onurak ekarriz. Arantxa Idieder mintzatu da Kattalin Etxeberrirekin, proposamen batekin, zonbait minutuko sezio bat egitea.

Feldenkrais klaseak Baionan, Oreka Zirkoan, Arteen egoitzan, 3 Albert Thomas karrikan.

Asteazkenean gaueko 7tatik 8tara euskaraz. Eta ostegun goizetan 11etatik 12ra frantsesez emaila info@behatatanka.eus eta telefonoa 06.89.74.09.99.

2021eko Urriaren 05a

BERRIAK

Thaïs Trounday errugbilariarekin hizketan

thais_trounday_errugbilariarekin_hizketan

MP3 jaitsi

Errugbilari baten ezagutza egin dugu.

Thaïs Trounday Lapurtarrak AS Baionako neskekin sasoi berria hasi du irailean. Kriztof Arotzarenarekin elekatu dira.

2021eko Urriaren 01a

BERRIAK

Arruntzako auzoa bitan zatitua izango da

arruntzako_auzoa_bitan_zatitua_izango_da

MP3 jaitsi

Ardatz nagusi hortarik pasatzen bazizte, irakurri ahal izan duzue, Uztaritzetik Baionarako bidean, edo kontrako norabidean, Arruntzako zubia barreatuko dutela. Urriaren lehenetik goiti idatzia da, pankarta hori eta gorri baten gainean.

Argitasun gehiago galdein dio Marga Forestier-k Nikolas Blain Uztariztar hautetsiari.

2021eko Urriaren 01a

BERRIAK

Maxime Renoux txirrindulari gaztea profesionalizazioaren bidean

maxime_renoux_txirrindulari_gaztea_profesionalizazioaren_bidean

MP3 jaitsi

Berri ona Lapurdiko txirrindularitzarendako. Romain Sicard Hazpandarrak mundu profesionala utzi eta gero, Maxime Renoux bide bera atxemaiten saiatuko da.

Gaztea da oraino, 18 urte, baina jadanik Euskaltel-Euskadi-ren azpi taldea den Laboral Kutxa taldean izenpetu du Baionarrak. 23 urtez petikako taldea da, eta heldu den urtetik goiti, Renoux, amatur lasterketa hoberenetan ikusten ahalko da. Helburua? Egun batez profesional izaitea. Olatz Idoate mintzatu da txirrindulariarekin.

2021eko Urriaren 01a

BERRIAK

Musikan praktikatzen den Samarako Yoga

musikan_praktikatzen_den_samarako_yoga

MP3 jaitsi

Samara-ko Yoga kurtsoak abiatuko ditu Oier Hiriartek urriaren 4-tik goit, Xalbador kolegioan iraganen dira.

Samaratik heldu den yogaz gehiago jakin nahi izan dugu. Oier Hiriart elkarrizketatu du Kriztof Arotzarenak.

PDF | Samara-ko YOGA kurtsoak Kanbon (154 Ko)

2021eko Urriaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016