BERRIKETARIAK | KANBO

Kanboko hilabeteko hitzorduak Maia Martinonekin

2024ko Martxoaren 08a

Kanboko%20hilabeteko%20hitzorduak%20Maia%20Martinonekin

Maia Martinon Kanboko herriko etxeko langilea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (17 Mo)

Hilabete honetan Kanboko berriak Maia Martinon herriko etxeko langilearekin:

  • Zineman animazio ainitz: martxoaren 15ean Louise Violet adibidez ondotik sozial aste bat
  • Martxoaren 8tik 30era Assantza gunean Emazteez erakusketa
  • Mediatekako animazioak, tartean Itxaro Borda hurbilduko dela
  • Martxoaren 14an Korrikakari ekimen ainitz, aitzin, gauean bertan eta ondotik
  • Hilabete bukaeran Arnaga-ren sasoia berriz idekitzen dute eta martxoaren 30ean arroltze ehiza haurrentzat ere

BERRIKETARIAK | KANBO

Kanboko elizaren organoaren estrena asteburu honetan

2024ko Otsailaren 09a

Kanboko%20elizaren%20organoaren%20estrena%20asteburu%20honetan

Kanboko elizan organo berria estrenatuko dute Thomas Ospital musikariearekin / les-amis-de-lorgue-stlaurent-de-cambo.fr

MP3 jaitsi (13 Mo)

Kanboko herriko etxetik, Julie Indartek eman dizkigu berriak hilabete honetan:

  • Mediatekaren berriak, tartean delarik ihaute erakusketa Eliane Hegiapalen argazkiekin
  • Kaskarotak otsailaren 11 eta 18an
  • Ihauteriak otsailaren 24an
  • Elizako organoaren estrena otsailaren 11an
  • Odolkiaren besta otsailaren 25ean

BERRIKETARIAK | KANBO

Arnaga neguan hetsia delarik garbiketa eta azalberritzearen garaia da

Arnaga%20neguan%20hetsia%20delarik%20garbiketa%20eta%20azalberritzearen%20garaia%20da

Oroitarazi behar da kanboarrentzat, Arnagan sartzea urririk dutela / WIKIPEDIA

MP3 jaitsi (14 Mo)

Maia Martinonek hilabeteko kronikan, Arnaga etxe ospetsua aipatu nahi izan du.

Arnaga Edmond Rostanden etxebizitzaren Historiaz, erakustokiaz eta lorategi ta oihanaz aritu da, negu garaian hetsia den etxeaz.

Apiriletik urrira artean irekia da, bainan neguan bertako 5 langileek, badute lan bai kanpoan baita barnean ere, 1200 berina adibidez garbitu behar dituzte.


2024ko Urtarrilaren 12a

BERRIKETARIAK | KANBO

Kanboko herriko etxeko berriak izango ditugu hilabetero

Kanboko%20herriko%20etxeko%20berriak%20izango%20ditugu%20hilabetero

Julie Indart eta Maia Martinon Kanboko herriko etxean ari dira lanean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (13 Mo)

Berrikuntza sasoi honetan Gure Irratian, Senpere, Biarritze eta Urruñatik egin ohi dugun bezala, Kanboko herriko etxetik ere berriak hartuko ditugu aurten.

Hilabetean behin Kanboko herriko etxeko Maia Martinon eta Julie Indart-ekin izanen dugu hango berri.


2023ko Urriaren 05a




BERRIKETARIAK | KANBO

Arrabestak, eta lursailen estreina...

MP3 jaitsi (5 Mo)

Beñat Garat aste hontan gurekin izan dugu eta besteak beste Paskalekuko arrabestak eta bertako zikiroa aipatu digu. bai eta Azantza-bordan estreinatu berri dituzten lursailak, bertan gazteek beren etxeak izaiten ahalko dituztenak. eta bistan da Kanbon ere Ondarearen egunak bere xokoa izan du.


2010eko Irailaren 20a



Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016