EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Oihaneko Zühainetan

ixo_oihaneko_zuhainetan

MP3 jaitsi

Xiberuko lurretatik heldu da gaurko gomita. Oihan Oliarj-Inesek "Oihaneko Zühainetan" proiektua aurkezten digu, kantu herrikoi eta musika moderno artean murgiltzen dena.
Eta gure laguntzeko David Ondars eta Josu Guillenen kronikak entzunen ditugu!

2017ko Azaroaren 09a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Xutik

ixo_xutik

MP3 jaitsi

Peio Iciaga eta Ortzi Hegoas Xutik taldeko kantari eta bateria joleak gurekin ziren Ixo! Emankizunean!
Parada taldearen ibilbidea eta geroa aipatzeko.
Eta aste huntan Josu Guillen eta Allande Etxeberrik kronika ederrak egin dizkigute!
Dantza Dantza!

2017ko Azaroaren 06a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Zinemara

geixo_zinemara

MP3 jaitsi

Saio berezia Geixo emankizunean aste huntan. Zinemak eskeintzen dizkigun zati ederrenak entzunen ditugu:
Ennio Morricone, John Williams, James Horner, Howard Shore, Eddie Veder, John Powell, Alexandre Desplat, Hans Zimmer, Jean-Sebastien Vermalle,Yann Tiersen, The Soggy Bottom Boys eta Don Davis Geixo emankizunean!

2017ko Urriaren 27a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Kilika Gaztetxea

geixo_kilika_gaztetxea

MP3 jaitsi

Azkaineko Kilika Gaztetxeak 10 urte ospatzen ditu aurten eta hori ospatzeko Geixo emankizunera etorri dira Ana Olazagazti, Kattin Deliart eta Mailys Gracy gaztetxeko kideak. 10 urteetako bestan bezala estilo ainitzeko musika entzunen dugu emankizun hortan!

2017ko Urriaren 20a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Frikun

ixo_frikun

MP3 jaitsi

Giroa beroa izan da Ixo! Emankizunean aste huntan! Karaibetako musika ekarrik du Frikun taldeak bere teklatuaren eskuetatik, Txomi Dhers.
Josu Guillen hor zen ere bere kronika egiteko eta zinema aipatu du Mattin Perezek 2. kronikan!

2017ko Urriaren 13a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - EHZ

geixo_ehz

MP3 jaitsi

EHZ zen Geixoren gomita aste huntan. Xalbat Borda eta Mikel Frantsesenarekin Festibala aipatu dugu, baita ere beren musikari bizia eta jokoak ere egin ditugu. Hori dena musika ona entzunez!

2017ko Urriaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016