EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 10 03

adi_2023_10_03

MP3 jaitsi

Rüdiger, Argazki Bat Behe Lainoan, Akts, Herra, Onipa, Koïï, Jo Jet I Maria Ribot, Bixiga 70, Animal Collective, Unspkble, Molybaron, Rosa Faenskap.

2023ko Urriaren 04a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Hitza Hitz adibidez neretako balore biziki inportantea da"

_hitza_hitz_adibidez_neretako_balore_biziki_inportantea_da_

MP3 jaitsi

Goiz honetan Asteazkeneko gomita Ixabel Urbizu ginuen. Aeronautikan lan egiten du, Capgemini enpresan, eta beste alde batetik Otsokop super merkatu kooperatiba parte hartzailean,kide aktiboa izan da. Bizi mugimendutsua baduela aitortu dauku.

Lapurtarra da gaur egun bainan Baxe Nafarroan ditu erroak. Ikastolan ibilia Biarritze, Baiona eta Kanbon. Lehen ikasleetarik izan dela erran dio Panpi Mercapideri.

2023ko Urriaren 04a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 09 26

adi_2023_09_26

MP3 jaitsi

Belako, Amorante, Liher, Leihotikan, Isaac Delusion, Will Butler, Ponto Preta, John (Timestwo), Grrrl Gang!, Ken Mode, Trounce, Sylosis

2023ko Irailaren 27a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Etxean gutti marrazten nuen, gehiago lizeoan kurtsoen denboran mahai gainean eta kaierrean"

_etxean_gutti_marrazten_nuen_gehiago_lizeoan_kurtsoen_denboran_mahai_gainean_eta_kaierrean_

MP3 jaitsi

Amaia Carrère marrazkilari, komiki egilea gure asteazkeneko gomita izan da gaur.

Lekuindarra sortzez, Baionan bizi da orain. Bruselan egin du marrazkilari eskola eta gaur egun bere enpresa ttipia badu lanbide honetan.

Amaia Carrère-k azkenik Xilabaren afixa egin du, bainan ezagutarazi duen lehen lana "Ttinka" haur kantu liburuxkako ilustrazioen egitea izan da, Panpi Mercapideri erran dionaz.

2023ko Irailaren 27a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #18

disko_gogorra_18

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, eta aurten ere, Gure Irratian hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Hilabete honetako emankizunean:

  • Trio Mandili
  • Bachar Mar Khalife
  • City Boys International
  • The Be Good Tanyas
  • Dikalo
  • Giorgio Conte
  • Nu Guinea
  • Joi
  • Amorante
  • Rodrigo Cuevas

2023ko Irailaren 25a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Euskara ikasteko frantses gramatika ahantzi behar da"

_euskara_ikasteko_frantses_gramatika_ahantzi_behar_da_

MP3 jaitsi

Duela 7 urte sortu zuten Elealdi elkartea, euskara irakasteko helduei Angelun.

Maryse Elissalde, elkarteko kidea izan da asteazken honetako goizeko 9:00ak eta 10:00ak artean Panpi Mercapideren gomita.

Euskara irakasle den Maryse Elissaldek duen haarremana euskararekin, nola transmititzen duen eta beste aipatu dituzte.



2023ko Irailaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016