Elirale nerabeeri zuzendua
2017ko Urriaren 20a
Hego Lapurdiko Denboraldi Ederra festibalaren karietara, Elirale dantza konpainiak, nerabeei zuzendutako dantza ikastaldi bat antolatu du euskaraz omiasainduko oporrentzat, urriaren 26tik 28ra. 13-16 urte bitarteko nerabeek dantza tailerrak segitzeaz gain, ikusgarriak ikusi eta artista profesionalekin egoteko aukera izanen dute. Elirale konpainiako Pantxika Telleriak, ikastaldi honen asmoaz mintzatu da Maia Muruagaren mikroan.