Mareak azterketetan
2018ko Otsailaren 06a
Miarritzen eman diote abia puntua, 3 urte iraunen duen MAREA europar proiektuari. Joan den Asteazkenetik eta ostiral arte kaptore eta hainbat neurgailu kokatuko dituzte Miarritzeko hondartza handian, hortik datuak biltzeko asmoarekin. Hego eta iparraldeko teknikari eta zientzialariak elkartu dira horrentzat. Helburua, itsasoak dakarren ur gainditze arriskuak hobeto ulertu eta aurre-ikusi. Euskal kostako beste 6 herrietan eginen dituzte informazio bilketak, hauen artean, Bidarte, Donostia, edo Bermeo.