KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Fruitu arbolen mozteko garaia da

fruitu_arbolen_mozteko_garaia_da

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola baratzeko kronikariak aste honetan, euri eta hotza izanik ere, gure baratzeetan badela zer egin aipatu dio Panpi Mercapideri.

2019ko Urtarrilaren 25a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Urte berriarekin, produktu kimikoen debekua gure baratzeetan ere

urte_berriarekin_produktu_kimikoen_debekua_gure_baratzeetan_ere

MP3 jaitsi

Urte hastapeneko kronika Juan Migel Olaizola, gure baratzeko berezituarekin. Urte berriarekin batera, frantses legedian aldaketa bat izan da, gure baratzetako produktuetan. Horrezgain, gure arbolen mozteko garaia etorri da, bainan kaxu izotzarekin. Panpi Mercapiderekin hitzegin dute.

2019ko Urtarrilaren 11a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Zergatik ez landare bat eskaini eguberriz?

zergatik_ez_landare_bat_eskaini_eguberriz_

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola baratzezaina kronikaria bi astero gurekin zuzenean asteazkenez. Eguberri garaiko gaia hautatu aldi honetan, opariak.

2018ko Abenduaren 13a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Izaia ongi hautatu eta zergatik ez ondotik landatu

izaia_ongi_hautatu_eta_zergatik_ez_ondotik_landatu

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola kronikariaren tartean, aste honetan eguberriko giroan sartzen gira izaiaren hautaketarekin, eta bereziki ondokoari pentsatuz.

Bi astero asteazkenarekin gurekin da Juan Migel, gaurdanik zuen galderak idazten ahal dituzue abenduaren 12an erantzuten ahalko du (gure.irratia@gmail.com).

2018ko Azaroaren 29a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Zuhaixkak birlandatzeko garai ona da

zuhaixkak_birlandatzeko_garai_ona_da

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola baratzezain laguntzaileak sasoiak segitzen ditu, Olatz Idoaterekin aldi honetan, hainbat gaien erdian, baratzean ditugun zuhaixken birlandaketaz, udazkeneko egun fresko hauek egokiak direlako landare lekuz aldatzeko.

2018ko Azaroaren 02a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Hilerrietan bizitzea kondenatua den loreaz

hilerrietan_bizitzea_kondenatua_den_loreaz

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola baratzezain laguntzaileak usaian bezala sasoiak segitzen ditu bere kroniketan. Aldi honetan omiasainduko kolore eta ohiturak aipatu dituzte Panpi Mercapiderekin.

2018ko Urriaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016