KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Izena eta izana

izena_eta_izana

MP3 jaitsi

Etxeek izena eta izana emaiten ziguten, etxea gure arima eta bihotza zen...
Horra Itxaro Bordaren lehen hitzak zeintzu izan diren Euskal etxearen aitzinean gelditu denean.

2010eko Azaroaren 10a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

"Au Pays des Basque" filme aitzinean segitzen dugu...

_au_pays_des_basque_filme_aitzinean_segitzen_dugu_

MP3 jaitsi

Itxaro Borda garai bateko euskaldunak eta Euskal Herria erakusten dituen filme baten aitzinean gelditu da. Entzun dezagun bere gogoetetk nora eremaiten gaituzten...

2010eko Azaroaren 03a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

"Au Pays des Basque" filme aitzinean gelditu da Itxaro Borda.

MP3 jaitsi

Luzien Etxezarreta izan dugu orain arte gure arteko kronika hontan. Gaurkoan aldiz, Itxaro Borda da gure gomita. Filme batek du bere atentzioa deitu, xuri beltzezko irudiak, garaiko ohiturak, baserriko lanak...

2010eko Urriaren 27a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Ehungintza, hemengo ekonomia bultzatu, supazterreko gauak goxatu...

ehungintza_hemengo_ekonomia_bultzatu_supazterreko_gauak_goxatu_

MP3 jaitsi

Gaurkoan Luzien Etxezarreta ehungintza tresnen aitzinean gelditu zaigu. Hortaz gaurko gaia ehungintza izanen da.

2010eko Urriaren 20a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Bestaberri, erligioa eta ohitura zaharrak.

bestaberri_erligioa_eta_ohitura_zaharrak_

MP3 jaitsi

Gaurkoan Luzien Etxezarretak Bestaberri gaia hautatu du kronika honentzat. Besta honen inguruko hainbat xehetasun emanen dizkigu. argazki desberdinetan ikusten duena aipatu; eta urte batzu gibelerat egin...

2010eko Urriaren 13a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Baiona, ura eta zubiak.

MP3 jaitsi

Gaurkoan ere Luzien Etxezarreta dugu "euskal museoa" kronikaren gomita. eta gaurkoan ere Baiona du aipatuko. Erran daiteke joan den asteko kronikaren jarraipen bat dela, Baiona eta urak izan duten lotura aipatzen du, eta hauen artean nola ez zubiak...

2010eko Urriaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016