KRONIKAK
KULTURA

"Musikari guziek kantatzen dute, bakotxa bere estiloarekin eta bere istoriarekin"

_musikari_guziek_kantatzen_dute_bakotxa_bere_estiloarekin_eta_bere_istoriarekin_

MP3 jaitsi

Itsas beltza inguruan murgiltzea proposatu digu aldi honetan Anne Lise Arnaud Cazamayouk, Medz Bazar musikari kolektiboarekin.

2012an sortua Parisen Turkia, Ipar Amerika, Armenia eta Frantziako influentziak dituzte nahasten; musika instrumentu erabiliz kantu tradizionalak eta sorkuntzak proposatzen dituzte.


2022ko Apirilaren 11a

KRONIKAK
KULTURA

"Hetsi begiak, ideki leiho, belarri eta bihotzak, bidaia on"

_hetsi_begiak_ideki_leiho_belarri_eta_bihotzak_bidaia_on_

MP3 jaitsi

Kornamusaren itxura duen Gaida, edota Kaval flauta Bulgariako tresnak aipatu dizkigu aldi honetan Anne Lise Arnaud Cazamayou kronikariak.

Eta bistan dena Bulgariako bozak.

2022ko Urtarrilaren 14a

KRONIKAK
KULTURA

60 garren hamarkadako Anatolian rock psikaldelikoaz

60_garren_hamarkadako_anatolian_rock_psikaldelikoaz

MP3 jaitsi

Anne Lise Arnaud Cazamayou, bi hilabetetarik kronikari izanen dugu Itsas Beltzeko musika aipatzeko.

Aldi honetan Turkian isilarazia izan den À¢Â€ÂœAnatolian RockÀ¢Â€Â musika aipatu digu. Altin Gün eta Selda BaÀ„Ÿcan taldeak.

2021eko Azaroaren 26a

KRONIKAK
KULTURA

"Pagatu baino, beharba itxoin telebistan agertzea, igande arratseko film ona da"

_pagatu_baino_beharba_itxoin_telebistan_agertzea_igande_arratseko_film_ona_da_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariak bi film frantses ikusi ditu.

Fracture deitu komedia soziala, gustukoa izan duena eta Haute Couture, berak dion bezala ez dena balio zinema sartzea pagatzea ikustera joateko.

2021eko Azaroaren 26a

KRONIKAK
KULTURA

Compartiment numéro 6 filma saristatua, baina...

compartiment_numero_6_filma_saristatua_baina_

MP3 jaitsi

Illusions Perdues, Balzac-en liburuan oinarritu filma aipatu digu lehenik Otxanda Larzabalek bere kronikan, irudi ederrez osatu ekoizpena.

Compartiment numéro 6 filma ere ikusi du kronikariak, saristatua izan dena baina ez duena Otxanda Larzabal "harrapatu".

2021eko Azaroaren 19a

KRONIKAK
KULTURA

"Begiak hets Berlingo kale batean zaiztela irudikatu, eta bidaia has dadila : Public Service Broadcasting"

_begiak_hets_berlingo_kale_batean_zaiztela_irudikatu_eta_bidaia_has_dadila_public_service_broadcasting_

MP3 jaitsi

Ingles taldea den Public Service Broadcasting bikotearen lan berria aurkeztu digu hilabete honetan Joanes Garcia Basurkok.

Disko bakotxa kontzeptu gisara lantzen dute, aldi honetan Bright Magic diskoa Berlin hiriari omenaldi bat da.

2021eko Azaroaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016