KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Suge berdeen arroltzeak atzeman ditugu konpostagailuan, edo sagarroien kafirak neguan, balio du"

_suge_berdeen_arroltzeak_atzeman_ditugu_konpostagailuan_edo_sagarroien_kafirak_neguan_balio_du_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin Lehuntzen segitzen du hilabete honetan ere Olatz Idoatek. Gaurkoan konposta eta landare inbaditzaileak dituzte aipatu.

Landare inbaditzaileak konpostagailu erraldoietan jarri dituzte, eta 30 urte hasi prozeduraren ondorio eta onurak ikusi dituzte.

2023ko Apirilaren 17a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas-en argitalpen berria : Intza eta Tomasen abentura bitxiak

ikas_en_argitalpen_berria_intza_eta_tomasen_abentura_bitxiak

MP3 jaitsi

Euskaraz sortu obrak, gero eta gehiago eskaintzen ahal ditu Uztaritzeko IKAS Euskal Pedagogia Zerbitzuak. Lehen lerroan ezarri nahi izan dituen bi obra aipatu ditugu hilabete honetan.

Alde batetik, Elise Dilet eta Antton Hariñordokik idatzi "Intza eta Tomas"-en abenturak, Laure Gomezek ilustratua. Elise Dilet-ri hitza emanen diogu.

Eta bestetik, Xalbat Itzainak idatzi "Muga guzien gainetik" liburuaz aritu gira Paxkal Bourgoin, obra hori ilustratu duenarekin.

2023ko Apirilaren 11a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Diskoak, udaberriko eguzki epelaren goxotasuna dakar bere baitan"

_diskoak_udaberriko_eguzki_epelaren_goxotasuna_dakar_bere_baitan_

MP3 jaitsi

Udaberriko ongi etorria, Eskoziako bi talderekin egitea proposatzen du hilabete honetan Joanes Garcia Basurkok.

Lewis McLaughlin Edinburgoko artista lehenik, folktronika, popa indie rock doinuak nagusi. Eta beste talde bat Eskoziako hiriburukoa ere, Young Fathers hirukotea.


2023ko Apirilaren 07a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Prostituzioa arazo bat baldin bada, ez da isilaraziz lortuko aterabide bat"

_prostituzioa_arazo_bat_baldin_bada_ez_da_isilaraziz_lortuko_aterabide_bat_

MP3 jaitsi

Liburuaren aitzineko azala urratua, eta lehen orrialderen gainean kolaki bat itsasia; "Puta Zikinak - Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka" liburua erasotu zuten duela zonbait aste Baionako Elkar dendan. Prostituzioaren frantziar kolektibo abolizionista baten erasoa zela agertu zen, Katakrak Iruñeako argitaetxeak euskarara itzuli zuen liburuaren kontrakoa.

Nora Arbelbide Gure Irratiko literatura kronikariak aipatu nahi izan duena Arantxa Idiederrekin.

2023ko Apirilaren 04a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"19. mendeko Inglaterrako giroa gustukoa izan behar da, kritika gazi gozoak izanik ere nik maitatu dut"

_19_mendeko_inglaterrako_giroa_gustukoa_izan_behar_da_kritika_gazi_gozoak_izanik_ere_nik_maitatu_dut_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariak, Kimuak egitasmoaren baitan sartzen diren euskarazko 4 labur metrai eta ingles film bat ikusi ditu.

  • LANBROA Aitzol Saratxagarena
  • ZERUA BLU Lur Olaizolarena
  • HELTZEAR Mikel Gurrearena
  • IRRITS Maider Oleagarena
  • Emily Frances O'Connorren filma, Emily Brontû"idazleaz.

2023ko Martxoaren 31a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Itsasoa euskal mundu-ikuskera zaharrean

itsasoa_euskal_mundu_ikuskera_zaharrean

MP3 jaitsi

Itsasoa, eta euskaldunen mundu ikuskera zaharrak, euskal sinesmen zaharrak aipatu dizkigu Joseba Aurkenerenak.

Lurra, ura, sua, eta airea dituzte oinarri usu, naturalistak eta animistak.

Xehetasunetan sartu da Joseba Aurkenerena, Gure Irratiko kronikaria.

2023ko Martxoaren 30a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016