KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Jarri, idazluma hartu eta bizitza helburuak idatzi"

_jarri_idazluma_hartu_eta_bizitza_helburuak_idatzi_

MP3 jaitsi

Egoera ekonomikoaren ardura hartuta, joan den hilabeteko kronikan aipatutakoa, lehen urratsera pasatzeko momentua da Beltzane Obanosen martxoko kronikan.

Ekonomiak egiteko gogoa bai bainan zertarako, ze bizi helbururekin egiten diren garrantzitsua dela dio gure kronikariak, Panpi Mercapiderekin garatu dute gaia.


2024ko Martxoaren 08a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Matematikak euskaraz IKAS zerbitzuaren laguntzarekin

matematikak_euskaraz_ikas_zerbitzuaren_laguntzarekin

MP3 jaitsi

Ikasteko materiala aipatzen digu berriz ere hilabete honetan IKAS pedagogia zentroko langilea den Jon Itzainak.

Aldi honetan kolegioetako ikasleek MATEMATIKA ikasteko atala aurkeztu du, Olatz Idoaterekin.

IKASen webgunean adibide batzu atzematen ahal dituzue, tartean bideo hau, Donibane Lohizune eta Ziburuko badiaren neurtzeko metodoarekin.



2024ko Martxoaren 05a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Bye Bye Tiberiade eta L'Empire aste huntako zinema kronikan

bye_bye_tiberiade_eta_l_empire_aste_huntako_zinema_kronikan

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiartek dokumental bat eta film bat ikusi ditu:

  • Bye Bye Tiberiade, Palestinar emazte baten historioaz eta bere exilioaz bere alanbak egin dokumentala.
  • L’empire frantses filma, zientzia fikzioa eta surrealismoa nahasten dituena, eta espoileatu gabe, Otxandari ez zaio ainitz gustatu.





2024ko Martxoaren 02a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Elbira Agirre alaba hil dut urde zikinen lastaira bihur ez dezaten”

_elbira_agirre_alaba_hil_dut_urde_zikinen_lastaira_bihur_ez_dezaten_

MP3 jaitsi

Elbira Agirrek aita euskalduna zuen, Lope Agirre oñatiarra, eta ama inka zuen, Cruspa Huaranca izenekoa. Joseba Aurkenerena Barandiaranek bere istorioa kondatu digu hilabete honetan.

1561eko urriaren 27an, espainiar erregearen aldeko soldaduek Lope Agirreren tropa inguratu zuten Barquisimento aldean. Marañoi gehienek, hori ikusirik, ihesari ekin zioten, eta Lope Agirre eta zenbait fidel ihesbiderik gabe harrapaturik gelditu ziren. Elbira ere aitarekin batera zegoen momentu latz haietan. Orduan, Lope Agirrek alaba hiltzeko deliberoa hartu zuen, espainiar soldaduek ez zezaten bortxatu. Sastakaiaz hil zuen. Aitak hil zuelarik, Elbira Agirrek hamasei urte zituen.


2024ko Otsailaren 28a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Erreketako otsoa deitzen duten Lutxoa arrainaz aritu da Julen Jauregi hilabeteko kronikan

erreketako_otsoa_deitzen_duten_lutxoa_arrainaz_aritu_da_julen_jauregi_hilabeteko_kronikan

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Errobi bazterrean dira berriz ere Julen Jauregi eta Olatz Idoate, Lutxoa arraina aipatzeko.

Mundu osoan atzematen ahal den arraina da, bainan 500 hortz baino gehiago dituen erreketako harrapakaria beti iparraldeko lurretan egoten da, eta bereziki ur gazietan.

Ur gazi geza blokeatzeko Uztaritzen, ur jauzi bat eraki zuten, ur edangarria hartzeko gisan eta horregatik Xopolon ur geza da orain.

2024ko Otsailaren 26a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Tentsioa eta leherketaren arteko lan fina lortu dute Sprints taldeko Irlandarrek"

_tentsioa_eta_leherketaren_arteko_lan_fina_lortu_dute_sprints_taldeko_irlandarrek_

MP3 jaitsi

Berriz ere Irlandaren bidea hartzen dugu hilabete honetan Joanes Garcia Basurko kronikariarekin.

Sprints talde gaztearen lehen lana partekatzen digu, Letter to Self diskoa. Laukoteak 40 minutuko "rock ekaitza sonikoa eskaintzen du"; Grunge, Punk, Garage eta Noise doinuak nagusi dituen lana.

2024ko Otsailaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016