KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

"Hotza azkenean hor da"

_hotza_azkenean_hor_da_

MP3 jaitsi

Negu hastapen goxo eta beroaren ondotik, eurite azkarrak etorri eta azkenean hotza. Patrick Larrondo baratzezainarentzat berri ona da azkenean hotzaren presentzia.

Entselada, espinaka perrexilaren artean ibili dira hilabeteko kronikarentzat Maia Muruaga eta Patrick Larrondo baratzezain eta kronikaria.

2023ko Urtarrilaren 26a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

Angoinia etxea, kontrabanda eta alemanak Saran

angoinia_etxea_kontrabanda_eta_alemanak_saran

MP3 jaitsi

Azkaingo Luixa Lastra sortzez Leizagoien 1932an Saran sortu zen.

Eta preseski Sara eta sustut Angoinia bere sortetxearen inguruko bizipenak dizkio aipatu Terexa Lekumberri antropologoari Eleketa proiektuaren baitan.

Comète Sarea, bigarren gerla garaian Angoinia etxetik pasatzen zen, eta sare hortaz bilaketak egitean, heldu zen Luixa Lastra ezagutzera. Kontrabanda, bigarren gerla eta alemanak herrian, aipatu dituzte Arantxa Idiederrekin.

2023ko Urtarrilaren 25a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Lertxunei begira Julen Jauregirekin

lertxunei_begira_julen_jauregirekin

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun teknikoa den Julen Jauregirekin segitzen du Olatz Idoatek 2023 urte huntan ere.

Aurten Lehuntze aldean segitzen dute eta hilabete huntan, Lertxunen mundu miresgarrian murgildu dira.

"Lertxunak ber bikotearekin bizi dira bizi osoan"

Bi kronika behar izan dira lertxunen bizi miresgarria aipatzeko. Migrazio bide horren baitan, ugaldeketak bere garrantzia du ere. 40 urteko biziraupena du lertxun batek, eta bizi osoan bikote berdinarekin egongo da.

Entzun Julen Jauregiren bigarren kronika hau.

MP3 jaitsi

2023ko Urtarrilaren 24a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Irri eta krudeltasun giro batean, laguntasun baten mozteaz

irri_eta_krudeltasun_giro_batean_laguntasun_baten_mozteaz

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiartek italiar eta irlandar filmak ikusi ditu:

  • L'Immensità italiar filma, Penelope Cruzek eramaten duena
  • Les Banshees d'Inisherin Iralandako uharte baten giro eta koloreetan gertatzen da. Bi gizonen arteko laguntasunaren hausteaz. Otxandaren aste huntako kuttuna.

2023ko Urtarrilaren 24a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Haizu ote da nahi den guziaren erostea edo saltzea?

haizu_ote_da_nahi_den_guziaren_erostea_edo_saltzea_

MP3 jaitsi

Aurtengo lehena, eta berri-berria gainera. Ikas pedagogia zentroko Unai Zubeldia langileak Izar Saltzailea liburua aurkeztu dio Olatz Idoateri. Eneko Bidegainek idatzia eta Anne Baskaranek ilustratua.

Xubani ideia gaitza bururatu zaio diruaren irabazteko: izarren biltzea eta haien saltzea. Hastapeneko lilura eta arrakasta iragan eta, Xuban ohartuko da bere ekintzek badutela ondoriorik ingurumenean eta jendeengan...

2023ko Urtarrilaren 20a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

The Smile : 2022an, pop modernoak eskaini altxorra

the_smile_2022an_pop_modernoak_eskaini_altxorra

MP3 jaitsi

The Smile taldea aipatuz abiatzen du urtea bere kroniken tartean Joanes Garcia Basurkok.

Radiohead taldeko Thom Yorke eta Jonny Greenwood eta Sons Of Kemet-eko Tom Skinner dira proiektu musikal honen erdian.

2023ko Urtarrilaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016