KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Estresa kronikoa saihesteko gomendio batzu

estresa_kronikoa_saihesteko_gomendio_batzu

MP3 jaitsi

Estresa fisiologikoa da, naturala, ezohiko egoera batean garelarik gorputzeko hormonen erreakzioa.

Estimulantea izan daiteke, abereentzat ere hala da, bainan estresa kaltegarria delarik zer egin?

Estresa kroniko horri aurre egiteko kontseiluak proposatu dizkigu Ihitza Parotek.

2023ko Urtarrilaren 11a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Sartzen gira zinez bere azalean, eta zauria senditzen dugu, presondegian delarik ere sartzen gaitu berekin"

_sartzen_gira_zinez_bere_azalean_eta_zauria_senditzen_dugu_presondegian_delarik_ere_sartzen_gaitu_berekin_

MP3 jaitsi

Assata Shakur - Autobiografia bat deitzen den liburua aipatzen digu hilabete honetan Nora Arbelbide kronikariak.

Black Panthers-ko kideak idatzi duen autobiografia, Danele Sarriugarteren itzulpenarekin euskaraz argitaratu du Katakrak-ek.

Assata Shakur, 1947an sortu zen New Yorken, Askapen Armada Beltzeko kide zen, eta txilotua, tiroz zauritua sartu zen presondegian eta zonbait urte berantago eskapatu zen eta Kuba asilo politikoa lortu zuen. Geroztik FBIko pertsona bilatuen zerrendan da.

Arantxa Idieder egon da Nora Arbelbiderekin liburua aipatzeko.

2023ko Urtarrilaren 10a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Joyland, askatasuna eta desberdintasunaren aldeko pakistango filma

joyland_askatasuna_eta_desberdintasunaren_aldeko_pakistango_filma

MP3 jaitsi

Hiru film aipatu dizkigu Otxanda Larzabal Idiartek:

  • Corsage, Sissi ezizenaz ezaguna zen Austriako Enperatrizaz egindako filma.
  • Joyland Saim Sadiq pakistandararen filma, emazte trans batetaz maitemintzen den gizon baten istorioa.
  • La nuit du 12, frantziar inkesta filma, streamingean ikusgai duzuena sarean, Otxandaren gomendioa.


2023ko Urtarrilaren 06a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

Korsikan Slow Food festibalean bizitakoa kondatuko digu Gabriel Durrutyk

korsikan_slow_food_festibalean_bizitakoa_kondatuko_digu_gabriel_durrutyk

MP3 jaitsi

Gabriel Durruty kronikariak Korsikara egin duen bidaia aipatu digu, Slow Food ideiaren inguruan izan den topaketa batean izan baita.

Italiatik abiatu kontzeptua, Fast Food ohitura horren kontra doana, Slow Food, edo goxoki jatea bainan kontuan hartzen dira ere beste elementu batzu, garrantzitsuak.

2023ko Urtarrilaren 04a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Elurbola bat sortzen ahal du, kredituak metatzen ahal dituzu kontrolik gabe"

_elurbola_bat_sortzen_ahal_du_kredituak_metatzen_ahal_dituzu_kontrolik_gabe_

MP3 jaitsi

"Akatu revolving kartak" hau da Beltzane Obanosen mezu nagusia urte hastapeneko kronikan.

Revolving kartak, denda desberdinek proposatzen dituzten maileguak dira, kontsumorako edonork kondiziorik gabe erabiltzen ahal dituenak, eta nahi bezain bat. Bainan interes tasak biziki gora igotzen ahal dira %20 arte.

Momentuko plazera sortzen du kreditu txartelak, ahalmena dugunaren sentsazioa, bainan azkenean egoera lanjeros batean sartzen ahal gaitu ere.

2023ko Urtarrilaren 04a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Eugène Goienetxe, aro gaitzeko semea

eugene_goienetxe_aro_gaitzeko_semea

MP3 jaitsi

Eugène Goienetxe, uztariztarra, abertzalea eta nazien garaian bizi izan zena aipatu digu Joseba Aurkenerenak bere hilabeteko Euskal Oihartzunak kronikan.

1915eko ekainaren 15ean sortu zen eta historialari gisa bere lana garrantzizkoa izanik bere ibilbidea oroitarazi nahi izan digu.

2023ko Urtarrilaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016