KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Sagarrondoei etxearen izena ematen zitzaien"

_sagarrondoei_etxearen_izena_ematen_zitzaien_

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyk hilabeteko kronikan naturari begira jartzearen garrantzia azpimarratu du berriz ere, etengabe egokitzeko duen gaitasunari begira.

Bestalde Sagartzearekin batera, sagarrondoen salmentaz okupatzen baita, sagar mota desberdinak aipatu ditu. Ondomotxa sagorrondoa ezagutzen duzue?


2022ko Abenduaren 07a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

Euria eta hotza izanik ere, porrua beti present

euria_eta_hotza_izanik_ere_porrua_beti_present

MP3 jaitsi

Patrick Larrondo baratzezainarekin egon da Maia Muruaga. Hilabete honetan, euriteak aipatu dituzte. Idortearen ondotik euria espero baitzen, bainan euriteak gehiegizkoak izan dira ere, lurrarentzat eta lanarentzat ondorioak aipatu dituzte.

Neguko baratzea aipatu dute bestalde, eta bereziki porruak.

2022ko Abenduaren 02a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Bi frantses filma aipatu ditu Otxandak bere zinema kronikan

bi_frantses_filma_aipatu_ditu_otxandak_bere_zinema_kronikan

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiarten kronika bi frantses filma:

  • Les Amandiers Valeria Bruni Tedeschiren azken filma
  • Les Miens Roschdy Zemen filma, bere anaiaren istripuarekin bizi izandakoa fikzio baten bitartez kondatu nahi izan du

2022ko Abenduaren 02a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Domingo Zubeldegi ezpeletarra erre zuten 1610ean jendez mukuru zegoen Logroñoko plazan"

_domingo_zubeldegi_ezpeletarra_erre_zuten_1610ean_jendez_mukuru_zegoen_logronoko_plazan_

MP3 jaitsi

Joseba Aurkenerena kronikariak aipatu bezala, 1609an frantsesek "De Lancre epaile laiko ertzoa ekarri zuten Iparraldera laborria eta heriotza nonahi zabalduz". Veillet kalonjeak kontatu zuenez, lau hilabetetan, seiehun pertsona inguru hil omen zituzten, gehien-gehienak donibandarrak, ziburutarrak, azkaindarrak, saratarrak zirelarik. Urtebete berantago, 1610ean, espainiarrek

Zugarramurdin eta Urdazubin 32 pertsona atxilotu eta Logroñora epaitzera eraman zituzten. Espainiar Inkisizioaren arabera aztiak edota sorginak omen ziren. Horietako ainitz torturen ondorioz hil ziren eta sei bizirik erre zituzten 1610eko azaroaren 7an eta 8an jendez mukuru zegoen Logroñoko plazan. 30.000 pertsona inguru omen ziren plazako aipatu ikuskizunaz gozatzen.



2022ko Azaroaren 29a

KRONIKAK
XABI ETXEBERRI | MUSIKA

"Helburua ez da desmartxa komertzial batean sartzea, baizik eta Okzitandar kultura baten memoria eraikitzea"

_helburua_ez_da_desmartxa_komertzial_batean_sartzea_baizik_eta_okzitandar_kultura_baten_memoria_eraikitzea_

MP3 jaitsi

Sourdure, bakarlaria da berez, Ernest Bergez-en artisa izena da, Auvergne eskualdekoa Okzitanian eta bertako erreperterio tradizionalak lantzea gustukoa du.

LA Nû’VIA kolektibotik hurbil dena, bainan Paueko Pagans diskoetxearekin atera du diskoa. Xabi Etxeberri biolin jole kronikariak aipatu digu Sourdure artista eta taldearen desmartxa, ostiral gau honetan Xabiren Bilaka taldearen ondotik ariko baitira Baionako Züzülün.

2022ko Azaroaren 25a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Haurrak dituztenei gomendio bat, ikasketendako dirua aurreztea lehenik"

_haurrak_dituztenei_gomendio_bat_ikasketendako_dirua_aurreztea_lehenik_

MP3 jaitsi

Aurrezkien aipatzen segitzen du Beltzanen Obanosek hilabeteko kronikan.

Larrialdirakoa, matelazaren ondotik, proiektuendako, aisialdirako, bakantzetako aurrezkia aipatu du aldi honetan. Eta zergatik ez inbertitu enpresa batean? Hor ere, kasu egin zoin proiekturi ematen zaion dirua.

2022ko Azaroaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016