KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Nik ez nuke eskatuko ogi bat, ogi baten erdia eta liburu bat baizik"

_nik_ez_nuke_eskatuko_ogi_bat_ogi_baten_erdia_eta_liburu_bat_baizik_

MP3 jaitsi

Federico Garcia Lorca idazle eta poeta andaluziarra aipatu nahi izan digu hilabete honetan Nora Arbelbide kronikariak.

Duela bi urte atera liburu bat aipatu digu, liburutegi baten estrenarako idatzi zuen diskurtsoa biltzen duena: "Ogi baten erdia eta liburu bat". Eta gainera badu anekdota bat ere kondatzeko: Garaziko lizeoa, Federico Garcia Lorca, Jose Maria Aznar eta argazki bat elkartzen dituenak…

2022ko Azaroaren 08a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Emazteen presentzia inportantea izan da Txileko iraultza berrian, emazteak ditu elkarrizketatu"

_emazteen_presentzia_inportantea_izan_da_txileko_iraultza_berrian_emazteak_ditu_elkarrizketatu_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiartek errumaniar film bat eta Txileri buruzko film bat ikusi du:

  • R.M.N. Cristian Mungiu errumaniarraren filma, tentsioz betea eta iluna
  • Mon pays imaginaire (Mi país imaginario) À¢Â€Â“ 2019an filmatzen hasia izan den dokumentala, Txileko iraultza eta konstituzio berriaren idazteaz, emazte iraultzaileen lekukotasunekin.

2022ko Azaroaren 04a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

"Baratxuria bezala, babaren landarea azkarra da, horma ttipiak badira suportatuko du"

_baratxuria_bezala_babaren_landarea_azkarra_da_horma_ttipiak_badira_suportatuko_du_

MP3 jaitsi

Hazietatik abiatuta, garai honetan baratzearekin zer egin aipatu dio Maia Muruagari Patrick Larrondo kronikariak.

Baratxuriak, edo babak landatu adibidez. Pastanarririk ez du egiten aldiz Patrick Larrondok, aski konplikatua baita, belar tzarrak ere tarteko baitira adibidez.

Ilargiaren eragina, Jakoba Errekondoren liburua edota lekuko barazki mota desberdinak aipatu ditu.

2022ko Azaroaren 02a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Matalaza Aurrezkia deitzen diot, ongi lo egiten laguntzen zaituelako"

_matalaza_aurrezkia_deitzen_diot_ongi_lo_egiten_laguntzen_zaituelako_

MP3 jaitsi

Larrialdi aurrezkiaren ondotik, ondoko pausu gisa, gastuen aurrezkia osatzea proposatzen digu hilabete honetan Beltzane Obanos kronikariak.

Hilabetero diren gastu errealak kalkulatu ondoan osatzen den aurrezkia da, Beltzanek Matalaza deitzen duena, ongi lo egiten laguntzen duelako.

2022ko Urriaren 28a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Taldearen berezitasuna ene iduriko, kantaria da, ez da kikiltzen bere emozioak kantatzen ditu manera asumituan"

_taldearen_berezitasuna_ene_iduriko_kantaria_da_ez_da_kikiltzen_bere_emozioak_kantatzen_ditu_manera_asumituan_

MP3 jaitsi

Mungiako TOC taldeaz hitz egin du aldi honetako kronikan Joanes Garcia Basurkok.

Laukotea 2019an agertu zen, lehen EP batekin. Berriki Gau eternal bat (M. S.) singlea atera duelarik taldeak, Zidazun deitu aitzineko diskoa kronikatu du gure laguntzaileak.


2022ko Urriaren 28a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Lehen etxalde guzietan baziren urmaelak"

_lehen_etxalde_guzietan_baziren_urmaelak_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen du Olatz Idoatek hilabeteko kronikan.

Aurten Lehuntze aldean dabiltza. Joan den hilabetean Arbeuko aintzira inguruan ziren, eta hilabete huntan ere. Preseski urmaelak aipatuko dituzte. Zer diren urmaelak? Ez badakizune, kronika entzun.

2022ko Urriaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016