KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Geroz eta gehiago jendek zepoak eman eta leizor asiatiakoak harrapatzeko hobe"

_geroz_eta_gehiago_jendek_zepoak_eman_eta_leizor_asiatiakoak_harrapatzeko_hobe_

MP3 jaitsi

Udaberriko lehen egunen bezperan, hotzaren presentzia azpimarratu digu Juan Migel Olaizola kronikariak.

Horrezgain, udan leizor guziak sortu aitzin, oraindela momentua leizor asiatikoa sobera hedatu aitzin harrapatzeko, bakotxak bere etxean egiten ahal duen zepoak instalatuz.

2021eko Martxoaren 19a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

"As The Love Continues lan konzientea da, kezkatua eta aldi berean argia"

_as_the_love_continues_lan_konzientea_da_kezkatua_eta_aldi_berean_argia_

MP3 jaitsi

25 urteko ibilbidea duen Eskoziako Mogwai taldea aurkeztu digu hilabete honetako musika kronikan Joanes Garcia Basurkok.

Mogwai taldeak As The Love Continues izenarekin, hamargarren diskoa atera du.

2021eko Martxoaren 19a

KRONIKAK
KULTURA

Liburutegi publikoen algoritmo politiko bideratuen arriskuaz

liburutegi_publikoen_algoritmo_politiko_bideratuen_arriskuaz

MP3 jaitsi

Liburutegi publikoen funtzionamendua neutroa ote da?

Liburu aholkuak algoritmo bidez egiten diren garai honetan, politika sartzen da ere liburutegietarat hautuen egiteko momentuan.

Nora Arbelbideren hilabete huntako aipagaia da, Panpi Mercapide haren gan hurbildu da Bizrritzeko mediatekara.

2021eko Martxoaren 18a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Hartza euskaldunen abere totemikoa ote da ?

hartza_euskaldunen_abere_totemikoa_ote_da_

MP3 jaitsi

Hartza eta jendartearen arteko harremana zaila den garai honetan, Aines Hariztoik hartzak gure istorian, euskal kulturan izan duen lekuaz atera liburua gomendatzen dauku.

Garai batez, Xiberoan hartzari aitañi deitzen ziotelarik, Hartza euskaldunen abere totemikoa ote da?

Hartzaren figura euskal kulturan Iker Uthurralt Saint-Esteben-en liburua aipatu dio Arantxa Idiederri.

2021eko Martxoaren 16a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Aingiraren bizi ziklo arraro eta zoragarria

aingiraren_bizi_ziklo_arraro_eta_zoragarria

MP3 jaitsi

Julen Jauregi kronikariarekin aldi honetan ere, Aturri bazterrean barteetan ibili dira Olatz Idoaterekin.

Aingura eta aingira arrainaren bizi zikloa aipagai aldi honetan.

2021eko Martxoaren 12a

KRONIKAK
KULTURA

Martin Sopite baleazale ziburutarra

martin_sopite_baleazale_ziburutarra

MP3 jaitsi

Martin Sopite 16.mendeko ziburutar baleazale edo bale ihiztariaren bizi-kondaira egin dio hilabete honetan Joseba Aurkenerena kronikariak, Kriztof Arotzarenari.

2021eko Martxoaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016