KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Nahi ginuen zerriaren pixontzia bildu, ez ginuen baloirik ordian, hura garbitzen eta hantzen ginien eta futbolean ari ginen"

_nahi_ginuen_zerriaren_pixontzia_bildu_ez_ginuen_baloirik_ordian_hura_garbitzen_eta_hantzen_ginien_eta_futbolean_ari_ginen_

MP3 jaitsi

Terexa Lekunberri, antropologoak hilabete honetan 100 urte bete berri dituen Pierrot Etxeleku entzutea proposatzen digu.

Arbonarrak, 22 urte pasa ditu Euskal Herritik kanpo, bainan gogoan ditu, haurtzaro garaiko ihauteriak, ala urte berriak etxez-etxe ospatzen zirelarik.

Ihauteri garaia adibidez Pierrot Etxelekuren familiarentzat, etxeetan janaria biltzeko parada zen, xingarraren azala? kailua? baldin bazen ere. Arantxa Idiederrekin hitz egin du Terexa lekunberrik.

2023ko Azaroaren 14a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

"Biluzten dira gure parean, eta ederrak dira diren bezala, gogoa ematen du haiek bezala egiteko"

_biluzten_dira_gure_parean_eta_ederrak_dira_diren_bezala_gogoa_ematen_du_haiek_bezala_egiteko_

MP3 jaitsi

Ipar Euskal Herriko lehen Queer kabareta sortu dute 2023 urtarrilean, Atharratzeko Bekaturos egunarentzat: Altxalili Show.

Kantua, dantza, margolaritza edota performantzia uztartzen dituen ikusgarrian, zerbait gehiago bada, adierazpenen gune aske bat sortu dute.

Barnekaldeko 9 artistek muntatu dute proiektua, eta nor diren aurkeztu dio Arantxa Lannes kronikariak, Arantxa Idiederri, Hendaiako Borderline Fabrikan grabatu kabareteko soinu batzu ekarriz.

2023ko Azaroaren 13a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Japoniako Miyazakiren mundua eta Inglaterrako Ken Loachen errealitatea zineman

japoniako_miyazakiren_mundua_eta_inglaterrako_ken_loachen_errealitatea_zineman

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiartek japoniar film bat eta ingles bat ikusi ditu.

+ film gomendio batzu ikusi ez dituenak eta Arte.tv-n ikusgai den serie This is England seriea.

2023ko Azaroaren 10a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Haurren iritzia bildu du aste honetan Otxanda Larzabal Idiartek

haurren_iritzia_bildu_du_aste_honetan_otxanda_larzabal_idiartek

MP3 jaitsi

Otxanda larzabal idiart-ek hiru film proposamen baditu aste honetan, eta haurren oporrak izanki, bere kritikari gazte finak ere ekarri ditu azken filmarentzat.

  • En Buenas Companias
  • La fiancée du poete
  • Linda veut du Poulet (hau animaziozko filma)

2023ko Urriaren 27a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Helburua ez da basurdearen auzia egitea, justu ulertzea eta aipatzea basurdeak sortzen dituen tentsioak"

_helburua_ez_da_basurdearen_auzia_egitea_justu_ulertzea_eta_aipatzea_basurdeak_sortzen_dituen_tentsioak_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu Gure Irratian.

Joan den hilabetean Uztaritzeko Oihanean ginen basurde solas, eta hilabete honetan, oraino ihizi garaia baita, eta bete-betean gainera, basurdeaz hitz egiten segitu dute Olatz Idoaterekin. Gizakiarendako kaltegarria den galdegin dio.

2023ko Urriaren 25a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Erromeria handi batera gomitatzen gaitu Rodrigo Cuevasek"

_erromeria_handi_batera_gomitatzen_gaitu_rodrigo_cuevasek_

MP3 jaitsi

Asturiaseko "altxor dirdiratsuena" da Joanes Garcia Basurkoren ustez Rodrigo Cuevas musikaria.

Oviedo ondoan bizi denak, irailean atera du Manual de Romeri­a disko berria.

Baserri munduan, homosexuala izateaz diren zailtasunak aipatu izan ditu usu asturiarrak, disko berrian, haur baten zailtasunak adibidez kantatzen ditu. Bainan erromeria handi batean sartzea sustut gomitatzen gaitu, musika tradizionala eta modernoan murgilduz.

2023ko Urriaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016