KRONIKAK
ZE LAN

Vrak Senperen

vrak_senperen

MP3 jaitsi

Ixabelle Echeverria eta Christelle Falxak "Euskal Vrak" denda sortu dute Senperen. Aukera ona Panpi Merkapiderentzat gehiago jakiteko horri buruz aste huntako Ze Lan kronikan.
https://www.facebook.com/Euskal-Vrak-837716629677896/

2017ko Urriaren 10a

KRONIKAK
ZE LAN

Serigrafiari berriz Pott

serigrafiari_berriz_pott

MP3 jaitsi

Pott Serigrafia aipatzen segitzen dugu aste huntan, beti Nicolas Armendartizekin.

2017ko Urriaren 05a

KRONIKAK
ZE LAN

Serigrafiari Pott

serigrafiari_pott

MP3 jaitsi

Nicolas Armendaritz Panpi Merkapideren gomita da Ze Lan kronikan, Pott Serigrafia aipatzeko

2017ko Irailaren 28a

KRONIKAK
ZE LAN

AEKren sartzea

aekren_sartzea

MP3 jaitsi

Ze Lan saioan aste huntan AEKren sartzea aipatzen dugu Bea Salaberryrekin.

2017ko Irailaren 19a

KRONIKAK
ZE LAN

Erritmo tailerrak Joana Briani-Colinekin

erritmo_tailerrak_joana_briani_colinekin

MP3 jaitsi

5 eta 11 urte arteko haurrentzat, soinu eta erritmo tailerrak izanen dira Kanbon, Karaban'art elkartean, asteazkenetan arratsaldeko 5ak terditatik 7ak arte. Interesatuak bazizte, zenbaki hortara deitu: 06.29.10.01.59

2017ko Irailaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016